Eduki publikatzailea

Boluntario lanak

ToShare Begiratokiaren hainbeste arlotan posible duzu parte hartzea. Adibidez:

  • ToShare Begiratokiaren gaietan ikertzeko, prestatzeko eta zabaltzeko ekintzak eginez.
  • ToShare Begiratokian dagoen informazioa eta edukiak sailkatzen, ondoren foro desberdinetan zabaltzeko.
  • Sare sozialetako foroetan ToShare Begiratokiaren ikuspuntuak defendituz.
  • ToShare Begiratokiaren webaren mantentze lanetan lagunduz.
  • ToShare Begiratokiaren albistegian lagunduz
  • Hizkuntza desberdinetan itzulpenak egiten.

Hautazko kredituen onarpena UPV/EHUko ikasleentzat. Interesatuta bazaude…  idatzi mezu bat angel.elias@ehu.eus helbidera. Bertan, zehaztu zure izen-abizenak, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta motibazioa. Gaian adierazi hau: “ToShare Begiratokian boluntario lanak egiteko”.

Boluntariotza ekintza amaitu ostean ta dagozkion tramiteak egin ondoren, zure jarduna egiaztatuko da. Egiaztagiri horrekin, hautazko kredituak baliozkatzeko eskatu ahalko duzu: kreditu bakoitzeko 30 ordu eta gehienez ere 3 kreditu ikasturteko. Informazio gehiago elkartasun eta lankidetza jardueren bidez kredituak lortzeko prozedimenduaren inguruan hemen.