HORARIOS-ATENCION-SEDE

Eduki publikatzailea

Armairuak

Armairuak erabiltzeko baldintzak

Fakultateak bere egoitzan (Leioan)  bi tamainatako armairuak ditu, ikasleek beren gauzak gorde ditzaten zentroan egon bitartean.

Erabilera baldintzak:

  • Hilabete bat erabili ahal izango da. Hilabete bakoitzaren amaieran erabiltzen jarraitzeko Atezaintzan eskaera berritu behar da.
  • Giltzaren fidantza kontzeptuan 15 € ordaindu beharko dituzte, giltza itzultzean berreskuratuko dituztenak.
  • Ezin da material sukoirik gorde.
  • Armairuak ikasleak iritsi ahala esleituko dira.

Prozedura

Armairu bat eskatzen duten ikasleek eskaera bat bidali beharko dute helbide honetara conserje.rrll@ehu.eus. Dokumentu horretan ezarriko dira erabilera baldintzak eta gauzen gaineko erantzukizunaren baldintzak, gauzak desagertzea barne.
Interesatuek giltza Atezaintzan jaso ahal izango dute, ikasle direla egiaztatzen unibertsitate txartela aurkeztuz.