Eduki publikatzailea

Kredituen onarpena

Kredituak aitortzea ikasle batek ikasketa ofizialetan (amaituak edo amaitu gabeak) eskuratutako kredituak onartzea da. Ikasketa horiek uneko ikasketen bestelakoak izango dira, eta UPV/EHUn edo beste unibertsitate batean (Estatukoa edo atzerrikoa) eginak. Aitortutako kredituak UPV/EHUn matrikulatutako titulu ofiziala lortzeko egindako kreditutzat hartuko dira. Halaber, bestelako goi mailako ikasketa ofizialetan edo beste titulu batzuk lortzeko aukera eskaintzen duten unibertsitate-ikasketetan egindako kredituak ere aitor daitezke.

Diplomatura Gradura egokitzea (18-03-2015 Ataleko Batzarrean onartua)

EGOKITZE TAULAK

Ikasketa ofizialak automatikoki aitortzeko taulak (2022-03-03 Fakultateko Batzordean onartua)

UNIBERTSITATE IKASKETAK (unibertsitatearen eta ikasketa planaren arabera)
BESTE IKASKETA OFIZIAL BATZUK

Graduko ikasketetan kredituak transferitu eta onartzeko arautegia

Egiaztatutako lan-esperientzia eta esperientzia profesionala ere kreditu gisa aitortu ahalko da titulu ofiziala eskuratzeko, betiere esperientzia horrek zerikusia badu tituluari berezkoak zaizkion gaitasunekin.

Eskariak

DATAK
  • 2024-25 ikasturtean: Irailaren 16tik 27ra (biak barne)
  • Ikastegiko Akademia Antolakuntzarako eta Ikasketak Baliozkotzeko Batzordearen erabakiak hartzeko eta jakinarazteko, gehienez hiru hilabete izango ditu, ikasleak bere ikastegiko idazkaritzan aitorpen-eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita. Ados ez badaude erreklamazio jarri ahal izango dute 10 eguneko epean. Aitorpen-eskaera ebatzi duen Akademia Batzordearen erabakiaren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Errektorearen aurrean, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

    Behin betiko erabakia espedientean sartuko da, eta ikasleak dagozkion tasak ordaindu beharko ditu.

INPRIMAKIAK
  • Egokitzea/baliozkotzea edo kredituen aitorpena eskatu nahi den irakasgai bakoitzeko eskari bat aurkeztu behar da.