Eduki publikatzailea

MATRIKULA (bigarren matrikulaldia / matrikula baliogabetzea)

Bigarren matrikulaldia

Ikastetxeko Batzarrak bigarren lauhilekorako bigarren matrikulaldia egiteko aukera eskaintzea adostu du.

2. matrikulaldi hori bigarren lauhilekoko irakasgaietarako bakarrik egin ahal izango da:

  • A) Enborreko eta derrigorrezko irakasgaiak
  • B) Hautazko irakasgaiak (plaza libreak baldin badaude)

Eskaera epea 2025eko urtarrilaren 22tik 24ra bitarte izango da eta ikastegiko Idazkaritzan eskaera orriaren (pdf, 72 Kb) bbidez egingo da.

Matrikula baliogabetzea

Ikasleek matrikula urte bakoitzeko abenduaren 31 arte baliogabetu ahal izango dute. Egun horretatik aurrera ez da matrikularen baliogabetzerik onartuko ikastegiko Zuzendaritzak interesdunak aurrez egindako eskaera justifikatua egin ondoren hala baimentzen duen kasuetan izan ezik.

Ikasleek matrikula baliogatzeko egindako eskaerek ez dituzte ikasleak matrikula formalizatzeko garaian matrikula ordaintzeko hartutako konpromisotik salbuesten.

Kontsultatu matrikula baliogabetzeko indarrean dagoen araudia.

Matrikula baliogabetzeko eskaera ikastegiko Idazkaritzan aurkeztu beharko da idatziz. Horretarako eskaera orri orokorra (pdf, 72 kb) erabili ahal izango da edo posta elektronikoren bidez Ikastegiko Idazkaritzako langileei: ar-lh-gl.zentru-idaz@ehu.eus