Helburuak
Aberastasunaren bidezko banaketaren arloan jakintza sortzeko aukera emango duten ikerketak sustatzea, gero jakintza hori, erakunde publikoen eta pribatuen sare baten laguntzaz, gizarteari helarazteko, dauden aukeren gainean sentsibilizatu eta prestakuntza jaso dezan gizarte ongizatea indartzeari begira.
Gai honek lotura estua du beste gai batzuekin, hala nola NBEren Giza Eskubideak eta GJHak, 4.0 industria eta teknologia berriak, ekonomia sozial eta solidarioa, herritarren parte hartzea eta demokrazia indartzea, lana eta enplegua, genero berdintasuna, migrazioak, eta hezkuntza inklusiboa, iraunkorra eta etengabea.
Horrela, ekarpen bat egin nahi dugu politika publikoetan gehiago parte hartuko duten herritar kritikoak sor daitezen, horrek ekarriko baitu demokrazia indartzea eta erakundeek nahiz gobernuek aberastasuna modu zuzenago batean banatzeari ekitea, gizarte babes sistema egoki bat lortzeko. Horrela, aurrerapen esanguratsua lortuko da ere Giza Eskubideen nazioarteko konpromisoen betetze mailan eta Garapen Jasangarrirako Helburuen lorpenean.