Martxoak 8 Fakultatean
Data
Noiztik 2023/03/07 Noiz arte 2023/03/09
Lan Harremanak eta Gizarte Langintza Fakultateko Berdintasunerako Batzordeak, Martxoak 8 Emakumeen Eguna gurekin ospatzera gonbidatu nahi zaitu. Hauek dira aurrera eramango diren ekintzak:
- MARTXOAK 7: Lan Harremanak eta Gizarte Langintza Fakultateko ikastegiak atondu: adierazpen eta parte-hartze guneak sortu sarrera nagusietan goizeko 11.00etan. (elkargunea, Fakultateko barruko sarrera)
- MARTXOAK 8: Ikasle kontseiluak deitutako paro akademikoa.
- MARTXOAK 9: Estibaliz de Miguel eta Irantzu Mendia (eds.) (2022) "Inquietudes Feministas en Trabajo Social", liburu aurkezpena eta solasaldia
- Non: Letren Fakultateko Areto Nagusian
- Noiz: Martxoak 9, osteguna, 17:00etatik 18:30etara
- BIRTUALKI jarraitu ahal izango da hemen: https://ehutb.ehu.eus/live/58c6ba7bf82b2b0c3f8b456d
- PROGRAMA
Ongi etorria
- Enara Agirre, Berdintasunerako Zuzendaritzako Teknikaria (UPV/EHU)
- Alaia Jian Camiñas, Gizarte Langintza graduko ikaslea eta Fakultateko Berdintasun Batzordeko kidea (UPV/EHU)
- Amaia Inza, Lan Harremanak eta Gizarte Langintza Fakultateko Dekanoa (UPV/EHU)
Liburuaren aurkezpena
- Estibaliz de Miguel, liburuaren editorea, proiektuaren aurkezpena
- Egileak: edukien aurkezpen laburra
Solasaldia: aurkeztutako gaien inguruko solasaldia parte-hartzaileekin