Eduki publikatzailea

Egoitzaren batzordea

Osaera

  • Egoitzaren Koordinaziorako dekanordea: De Vicente Arias, Andrea
  • 1 dekanordea (batzordearen idazkaria): Otazua Garmendia, Garikoitz
  • AZP arduraduna: Gezurga Astorkitza, Amaia
  • 24 hautatutako kide
    • 15  Irakasle iraunkorra
    • 1  beste irakasleak
    • 3 TEKAZEL
    • 5 ikasle

Kideak

IRAKASLEAK

IRAKASLE IRAUNKORRA:

Ahumada Carazo, Rosa M

Albizu Gallastegi, Eneka

Arrese Iriondo, Nieves

Arrue Mendizabal, Marta

Belaustegi Ibarluzea, Luis

De la Cal Barredo, M. Luz

Galdos Loyola, Elena

Goiria Montoya, Madalen

Irurzun Ugalde, Koldo

Leiñena Mendizabal, Elena

López Rubia, Edurne

Odriozola Landeras, Alazne

Olea Ogando, Jesús

Sánchez Morales, Itxaso

BESTE IRAKASLE:

Ispizua Dorna, Enea

TEKAZEL

Basterretxea Lambea, Jesús M
Pérez Larrazabal, Karmele
García Mancho, Itziar

Ordezkoak:

IKASLEA

Lakasta Mugeta, Uxue
Ilundain Perurena, Unai
Ardaiz Arca, Maia
Soroa de Sosa, Markel
Preboste Oyaga, Argiñe

Eskumenak

Egoitzaren batzordearen eskumenak:

a) Batzordeburuari bere eskumeneko gaietan lagundu eta hauen inguruko aholkuak ematea.
b) Fakultatearen egoitzaren urteko aurrekontu zuzkidura proposatu eta gestionatzea.
c) Fakultatearen egoitzako lokal orokor edo espezifikoak erabiltzeko arauen inguruko txostena egitea.
d) Ikastegiko batzarrari irakasleek eta ikasleek campuseko batzarrean izango dituzten ordezkariak proposatzea, azken hau ikastegiko ikasleen kontseiluak proposatuta.
e) Irakasleen kontratazioaz egindako fakultatearen egoitzaren premien memoriaz iritzia ematea, bai eta irakasleen kontratazioaz ere.
f) Fakultateko Batzarrari proposatzea fakultatearen egoitzarako berezko tituluen eta masterren eskaintza adierazteko.
g) Ikasleak ikastaldeka banatzeko gestioa egitea fakultatearen egoitzan. Eginkizun hau era koordinatuan egingo da campus biotan, beti ere unibertsitateak eta ikastegiak ezarritako irizpide orokorrak aintzat hartuta.
h) Fakultateko batzarrari kredituak aitortzeko proposatzea fakultatearen egoitzari dagokionean.
i) Aukera askeko eta hautazko kredituen onestea.
j) Fakultate batzarrari akademi ikasturte bakoitzean fakultatearen egoitzan ezarri beharreko numerus clausus edo plaza mugaketa proposatzea.
k) Ikastegien oinarrizko arautegiek baimenduko liokeen beste edozein edo fakultateko batzarrak eskuordetzaz emandakoak.

Batzorde iraunkorrari eskuordetzaz emaniko eskumenak, fakultateko batzarrak 2016-12-22ko saioan hartutako erabakiaren bidez (II. eranskina):

a) Unibertsitateko planetan biltzen diren helburuak egoitzara egokitzeko plana onartzea.
b) Hizkuntza normalkuntzako planak betetzeko eta horien jarraipena egiteko egoitzaren premien memoriak aurkeztea campuseko errektoreordeari, gero hark errektoreari edo, hala badagokio, Gobernu Kontseiluari bidera diezazkion.
c) Egoitzari atxikitako irakasle lanpostuen eskariez iritzia ematea.
d) Egoitzak eskaintzen dituen ikasketen kalitatea aldiro ebaluatuko dela bermatzea, eta unibertsitatearen zerbitzu publikoa hobetzeko neurriak proposatzea.
e) Ikasleak ebaluatzeko arautegian zehazten diren kasuetan, egoitzako epaimahaiak hautatzeko prozedura zehaztea.
f) Egoitzaren urteko kudeaketa plana onartzea. Plan horrek hizkuntza plangintza eta txosten ekonomikoa jasoko ditu.

Adostasunak