BARTZELONARA LEIZAOLA FUNDAZIOA eta FAKULTATEAREKIN
Lehenengo argitaratze data: 2018/10/06
10 izango dira bertara joateko aukera izango duten ikasleak. Horiez gain, Leizaola Fundazioaren bi ordezkari eta gure ikastegiko beste bat ere joango dira. Hegazkinaren bidaia -ostatu eta gosari- gastuak antolaketak hartuko ditu bere gain. Bazkariak eta afariak, aldiz, ikasle bakoitzak ordaindu beharko ditu.
Interesa duten pertsonen artean hautaketa egiteko irizpideak ikasleen ordezkaritzan aritu diren ikasleak (Ikasle kontseilukideak, delegatuak eta delegatu ordeak) eta bigarrenez, kreditu kopuruarena izango dira. Era horretan, lehentasuna emango zaie ordezkaritzan funtzioetan denbora gehiago egon diren ikasleei, eta bigarrenez, Gradua amaitzeko kreditu gutxien falta zaienei. Aurreko urteetan antzeko bidaia egin dutenek bakarrik errepikatu ahal izango dute plaza libreak geratzean. Hautatuei komunikatuko zaie eta gainera zerrenda argitaratuko da.
Hautatuek 100€ko fidantza emango dute bidaian parte hartzea onartzen dutenean. Kopuru hori Barzelonatik itzuli eta astebeteko epean itzuliko zaie bidaiatu dutenei. Beraz, eskaera aurkeztean konpromiso hartzen duzu bidai honetara joateko.
Bidaia horretan interesaturik daudenek Fakultateko dekanotzan adierazi behar dute Urriaren 11a baino lehenago. Horrekin batera, honako informazio hau ere helarazi behar dute:
- NAN zenbakia
- 1. Abizena
- 2. Abizena
- Izena
- Kalea
- Posta-kodea
- Herria
- Telefonoa
- Posta elektronikoa
- Jaiotze-data
- Nazionalitatea
- Agiri mota
- Igorri duen Estatua
- Iraungitze-data
- Ordezkari edo delegatua moduan izandako datak
- Gradua amaitzeko falta diren kredituak