Euskararen Eguna fakultatean
Lehenengo argitaratze data: 2023/12/04
Lehiaketa (Egoitza zein atalean)
Galdera hauei erantzunez:
Euskara ikasteak merezi duela, zela esango zenioke zalantza daukan norbaiti?
Euskaraz hitz egiten badakienari, merezi duela erabiltzea, zela adieraziko zenioke?
Proposamen txukunen artean opari txartelak zozketatuko dira.
Euskarazko liburuen truke/dohaintza gunea hall-ean (Atalean)
Euskarazko liburuen truke/dohantza gune bat jarri da Fakultateko Gasteizeko atalean, gizarte langintzaren arloko irakaskuntzarako euskarazko liburu baliagarriak izan daitezkeen liburuekin, nobelak/literatura eta problematika sozialekin erlazionatutakoak.
Argazki lehiaketa (Egoitzan)
Zer egingo duzu Euskararen Egunean?
Egun horretako ospakizunetan parte hartzearen (lagunekin, ikaskideekin,...) argazki bat egin eta bidali behar da. Ospakizun mota eta non egin den adieraziz. Epea, abenduak 13rarte. Opari txartelak zozketatuko dira.
Soziolinguistikako arloko liburuak maileguan
Soziolinguistikaren arloko zenbait liburu erakusgune batean jarrri dira, Fakultateko Ataleko eraikuntzaren lehenengo solairuan, maileguan hartzeko aukerarekin.