Egunean behin Lehiaketa
Lehenengo argitaratze data: 2021/10/04
Aurten, lehenengo aldiz, gure Fakultatean Egunean Behin jokoaren lehiaketa bat antolatu dugu. Gure ikasle guztiek parte hartu ahal dute eta sari onak irabaz ditzakete.
Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean Behin. Egunean behin partida bakarra jokatzeko aukera izango duzu. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto!