Eduki publikatzailea

“GIZA HARREMANEN GARRANTZIA BULTZATU”

Gizarte Langintzaren Nazioarteko Eguna

Martxoak 21

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/21

Kartela

Martxoak 21ean, 11:00etatik 13:00tara, Gizarte Langintzaren nazioarteko eguna ospatuko dugu.

Gizarte Langintza Graduko 3. Mailako ikasleak, ekintza batzuk eramango dituzte aurrera. Horrela, ikasle eta irakasleak Gizarte Langintzaren ahotsekin bat eginez, mundu hobeago eta zuzenagoa eskatuko dute.

Aurten, pertsona, ingurua eta etorkizunean zentratuko da:

“GIZA HARREMANEN GARRANTZIA BULTZATU”

Ikasleak,  nola eta zer azal erazi nahi zuten pentsatu eta gero, honako ekintzak adostu dituzte:

  • LLHH eta Gizarte Langintza Fakultatetik, pankarta eta panfletoekin irtengo gara, Andra Mari Zurira.
  • Era askotako “tramankulu eta kankailuak” eramango ditugu zarata egiteko eta pasatzen den jendearen atentzioa deitzeko.
  • Bertan, pertsonen atentzioa lortu ondoren, besarkadak banatuko dira eta MANNEQUIN CHALLENGE bat antzeztuko da; argiago ikusteko geldirik geldituko dira.

Inguruan, antzezte hauek egiten diren bitartean,  “aktibista-salatzaileak”, ikusten ari diren egoeren aurrean EZ ISILTZEA erabakiko dute. Beraien nahia ZERBAIT EGITEA DA.

ESKUBIDE SOZIALAK zapuzten direla mingarria da!

Era berean, beste pertsona “kazetariak” egindakoak grabatuko dituzte, SARE SOZIALETAN zabaldu ahal izateko.

Bideoa