Breadcrumb

Eduki publikatzailea

UPV/EHU Berdintasuneko doako online ikastaroak

Lehenengo argitaratze data: 2017/12/20

Emakumeen eta gizonen berdintasuna landu eta jorratzeko  FORMAZIO ESKAINTZA BERRI bat aurkeztu nahi dizuegu. Otsailetik aurrera, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzatik ondorengo ikastaroak eskainiko ditugu ikasle, irakasle eta AZPkoentzat.

Hiru ikastaro ezberdin dira. Ikastaro hauek denak 25 ORDUKOAK, ONLINE ETA DOHAINIK izango dira. EUSKARAZ zein GAZTELERAZ egin ahal izango dira. Ikasleei, KREDITU BAT AITORTUKO ZAIE ikastaro bakoitzagatik eta hiruretan izena emateko aukera izango dute.

Hauek dira ikastaroak:

-     Emakumeen eta gizonen berdintasuna: oinarrizko ikastaroa

-     Maskulinitate berriak

-     Hizkuntza inklusiboa

Denak EGELAPI plataformaren bidez egingo dira eta izena emateko aukera izango duzu abenduaren 20tik aurrera.

Ikastaroak otsailaren 23tik martxoaren 23ra egingo dira.

AZPkoek izen emateko betiko bideetatik egin behar dute, Langileen ataritik; Langileen Ikasketa, Plangintza eta Prestakuntzako Kabinetea aterako duen deialdian adierazitako datetan.