Eduki publikatzailea

Enplegu Poltsa

Ikaslea

Enplegu poltsa lan eskaintzak erregistratzeko gune bat da, baita enplegu bila dabiltzan pertsonak biltzeko ere.

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean badugu Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua amaitu duten ikasleentzako enplegu poltsa bat.

Fakultatera hainbat enplegu eskaintza iristen dira eta horiek poltsa bidez bideratzen ditugu. Behin tituludunek izena eman eta gero, sortzen diren enplegu eskaintzei buruzko informazioa iritsiko zaie posta elektronikoz, beraz, enplegu bila dabiltzanek enpresarekin harremanetan jarri eta enpresak behar dituen pertsonak hautatzeko prozesua abiatuko du.

Hortaz, ikasketak amaitzen dituzten ikasleei, beste enplegu atal batzuetan izena emango duen modura, gure fakultateko poltsan ere erregistratzeko aholkua ematen diegu, hala, lana aurkitzeko aukera gehiago izango dituzte.

Horretarako, honi erantsitako izena emateko orria bete eta curriculum vitae delakoa helbide honetara bidali behar dute: lh.praktikak@ehu.eus

Enpresa

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean badugu Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua amaitu duten tituludunentzako enplegu poltsa bat.

Fakultatera iristen diren enplegu eskaintzak poltsa bidez bideratzen ditugu. Poltsa horretan inskribatzen dira ikasketak amaitzen dituzten ikasleak, enpresek argitaratzen dituzten eskaintzen berri izateko.

Graduatu horien profilarekin lanpostu bat bete behar duen enpresa bazara, bidal iezaguzu enplegu eskaintzari buruzko informazioa –curriculuma bidaltzeko helbide elektronikoa jarrita– eta poltsan argitaratuko dugu. Hortik aurrera, enpresa eta tituluduna jarriko dira harremanetan.

Enplegu eskaintza helbide honetara igorri behar duzu:  lh.praktikak@ehu.eus

Eskaintzak informazio hau bildu behar du, gutxienez:
 

  • Enpresa
  • Bete beharreko postua
  • Saila
  • Beka edo kontratua, kontratu mota
  • Eginkizunak
  • Tituludunentzako harremanetarako helbide elektronikoa

 

Hauek dira kontaktuak prozesuan sor daitezken zalantzetarako:

Ana Vacas (administrari laguntzailea) 946013215  lh.praktikak@ehu.eus