Eduki publikatzailea

Garapen iraunkorrerako 2030 Agenda txertatzea GrAL-etan. Online dohaineko ikastaroa

(1. edizioa)

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/25

Online ikastaroa dohainik

Norentzat:

4. mailako graduko ikasleentzat, bereziki Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendako tresnak identifikatu nahi dituzten ikasleentzat haien Gradu Amaierako Lanetan (GrAL) txertatzeko, GrAL horiek Agenda erdiesteko eta planeta eraldatu eta bidezkoagoa, zuzenagoa eta iraunkorragoa bihurtzeko tresna bat izan daitezen.

Iraupena:

37.5 ordu (hautazko 1.5 kreditu baliozkotu ahal izango da)

Noiz emango den:

2019ko urriaren 15etik azaroaren 28ra bitartean

Izena emateko epea:

2019ko irailaren 25etik urriaren 8ra bitartean

Ikasle kopuru mugatua dago (50 lagun)