Eduki publikatzailea

Graduen Akreditazioa. Entzunaldi Publikoa (birtuala)

Lehenengo argitaratze data: 2020/12/22

Fakultate honek dituen bi graduak UNIBASQ Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia egiten ari den titulazioa egiaztatzeko prozesuan sartuta daude.

Horretarako, 2021eko urtarrilaren 12an eta 13an, Agentziako ebaluatzaileen panel baten bisita jasoko dugu (oraingo honetan, bisita birtuala izango da). Bisita horretan, bi titulazioen funtzionamenduaren ebidentziak aztertuko dira eta hainbat interes-talderi elkarrizketak egingo zaizkie, hala nola ikasleei eta egresatuei, irakasleei, administrazio eta zerbitzuetako langileei eta enplegatzaileei.

2021eko urtarrilaren 12an, asteartean, 13:30etatik 14:00etara, ebaluatzaileen panelak entzunaldi publikoa (birtuala) egingo die bertaratu nahi duten pertsona guztiei. Parte hartu nahi baduzu, niri bidali zure izen-abizenak, NANa zenbakia eta duzun posta elektroniko bat, honela audientzia gauzatuko den aplikazioan zuri alta eman ahal izateko. Hala egiten baduzu, esteka bidaliko dizugu une horretan konektatzeko eta, horrela, egokitzat jotzen dituzun ekarpenak egin ahal izango dituzu.
​​​​​​​Unibasq-en iritzia ere utzi ahal duzu (posta elektronikoa: azter@unibasq.eus) bisita egin baino 48 ordu lehenago.