Ondarea
Ondare Zerbitzuaren eginkizun nagusia da, oro har, UPV/EHUren ondarearekin zerikusia duten alderdi guztiez arduratzea.
Zerbitzuak hainbat lan arlo ditu:
- Lehenengoa herri jabariko ondasun eta eskubideak edo ondare ondasun eta eskubideak eskuratzearekin, erabiltzearekin, besterentzearekin edo horiek xedatzeko beste modu batzuekin lotuta dago. Espediente horiekin lotuta, hainbat eginkizun burutu behar dira, espedienteari hasiera ematen zaionetik hura Jabetzaren Erregistroan inskribatu arte, kasu bakoitzean behar diren ahalak erabiltzea barne.
- Bigarrenean unibertsitateko zerbitzuen jarduera on edo txarraren ondorioz hasitako UPV/EHUren ondarezko erantzukizuneko espedienteak izapidetzen dira.
- Hirugarrenak aseguruekin lotutako gaien ardura hartzen du. Horretarako, beharrezkoak diren barne prozesuak sortzen eta aplikatzen ditu eta istripu edo gorabeherak kasu bakoitzean kontratatutako polizaren arabera aztertzen ditu, dagokion aseguru konpainiaren laguntzarekin.