UPV/EHUko ONDARE ARTISTIKOA
ARAUDIA: INBENTARIOA ETA KONTSERBAZIOA
UPV/EHUren ondare artistikoa urteotan lortu da edo dohaintzen bidez eskuratu da, eta hiru campusetako eraikin, ikastegi eta zerbitzuetan banatuta daude.
Lan horiek jarrita dauden guneetako pertsonak dira lanon arduradunak eta beraiek zaindu eta kontserbatu behar dituzte, eta eraikin eta ikastegietako zuzendaritzak/dekanotzak ezarri behar ditu lan horiek egoki zaindu eta kontrolatzeko neurriak.
Ondare artistikoko lan guztiak inbentariatuta egon behar dira eta atzeko aldean itsasgarri bat izan behar dute kodearekin. Horretarako, arduraduna inbentarioko zerbitzuarekin jarri behar da harremanetan (elena.romero@ehu.eus) eta erosketaren agiriak (faktura eta ordainagiria) edo dohaintzarenak erantsi. Bestalde, lan bat lekuz aldatuz gero, horren berri eman behar zaio inbentario zerbitzuari aldaketa egin dezan.
Eskerrak eman nahi dizkiegu unibertsitateko kide guztioi lanak mantentzen laguntzeagatik.
OHIKO ZALANTZAK
ZER EGIN IKASTEGIAN LAN BAT AGERTU DENEAN BAINA DOKUMENTAZIORIK GABE: Ahalik eta informazio zabalena bildu behar da inguruko jendearen artean, eta campuseko errektoreordetzari datuak eman (Eraikina, Lokala, Deskribapena, Neurria, Argazkia -aurreko eta atzeko aldearena-, Informazioa gehiago… ), campusak, egoki izanez gero, UPV/EHUko ondare zerrendan sar dezan.
1. LANAK KONTSERBATZEA: Lanak ondo zaintzeko garrantzitsua da leku egokian jartzea; ez da nahikoa gure gustuko lekua izatea, eta beste kontu batzuk ere hartu beharko ditugu aintzat.
Kokapena:
- Lan garaikideak erraz hondatzen dira argiarekin edo tenperatura aldaketekin. Argiak kolorea jaten du eta tenperatura aldaketak lana arrakailtzea eragin dezake.
- Aukerarik daukagun heinean, ahalegina egin behar dugu lanari eguzkirik ez emateko eta bero iturrietatik urrun jartzeko.
- Lanetik hurbil inprimagailua, esekitokirik edo horrelakorik badago, ahalegina egin behintzat lanak ez ukitzeko gailu horiek.
Jartzeko modua:
- Bi dimentsioko lanak (pinturak, grabatuak, argazkiak…) ondo ikusteko moduan jarri behar dira, altuera egokian, baina jende asko dabilen lekuetatik aldenduta. Adibidez, ez jarri aulkien parean, aulkiaren lepoarekin kalterik ez eragiteko.
- Hiru dimentsioko lanak (eskulturak edo instalazioak) inori oztoporik ez egiteko lekuetan jarri behar dira, hau da, ez dira jarri behar jendea joan-etorrian dabilen tokietan.
- Zalantzarik izanez gero, galdetu.
Manipulatzea:
Lanak lekuz aldatzeko (obrak egin behar direlako edo beste leku batean jartzeko), hauek dira jarraibideak:
- Erabili kotoizko eskularruak edo material ez-labaingarria.
- Bi lagun edo gehiagoren artean mugitu.
- Sistema egokiak erabili lanari kalterik ez egiteko.
- Lana ondo jarriko dela ziurtatu: ez jarri buruz behera edo halakorik.
2. LAN BAT KENDU NAHI DUT NIRE GUNETIK: Ahal dela ez lekuz aldatu lana, mugitzerakoan kaltetu egin baitaiteke, eta, gainera, kontuan izan behar dugu gure unibertsitatearen ondorea direla. Hala ere, lekuz aldatu behar baduzu, eman horren berri ikastegiko zuzendaritzari beste toki bat aurki dezan lana jartzeko eta inbentarioan aldaketa egin dezan. Gorde lanaren muntaia eskema.
3. LANAK NON JARRI: Oro har, ahalegina egingo da jendeak ikusteko moduko leku batean jartzeko, ahalik eta jende gehienak ikus eta goza dezan lanaz, baina, hala ere, gogoan izan behar ditugu beti ondarea ondo zaintzeko neurriak. Ikastegiko zuzendaritzak erabakiko du lanak non jarri, eta gune hori erabiltzen duten pertsonak izango dira lana behar bezala zaintzeko arduradunak.