INFORMACION_RESPONSABILIDAD_PATRIMONIAL

Ondare-erantzukizuna

Ondare-erantzukizunarengatiko erreklamazioa aurkezteko prozedura:

1. Ondarezko erantzukizunarengatiko erreklamazioa egiteko eredua bete, UPV/EHUko gerenteari zuzenduta: Ondare-erantzukizunarengatiko erreklamaziorako eredua (docx, 14 KB).

Espedienteari ekiteko eskarian jaso behar da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 legearen 66.1 artikuluak aipatu eta pertsona interesatuaren eskariaz abiatu beharreko edozein prozedura abiatzeko eskari guztiek izan behar duten edukia, hots:

a) Interesatuaren izen-deiturak eta, hala dagokionean, interesatuaren ordezkariarenak.
b) Jakinarazpenak jasotzeko baliabide elektronikoa edo, honen ezean, toki fisikoa identifikatu. Hauez gain, interesatuek helbide elektronikoaren helbidea edo/eta gailu elektronikoa eman ahal izango dute, administrazio publikoek jakinarazpenak igorri edo beren eskura jar ditzaten.
c) Eskaria gardentasun osoaz zehaztuko luketen gertakariak, arrazoiak eta eskakizuna.
d) Tokia eta data.
e) Eskatzailearen sinadura edo bere borondatearen egiazkotasuna akreditzeko beste edozein bitarteko.
f) Eskaria jaso behar duen organo, gune edo administrazio unitatea eta beroni dagokion identifikazio kodea (kodifikazioa egiteke).

Era berean, lege testu bereko 67.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, zehaztu beharko dira jasotako lesioak, lesio hauen eta zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren arteko ustezko kausalitate erlazioa, ondarezko erantzukizunaren balioespen ekonomikoa, halakorik ahal denean, eta lesioa zehatz-mehatz noiz gertatu zen.

2. Eskura diren dokumentu, alegazio eta informazioak erantsi (eskatzailearen N.A.N.aren fotokopia, gertakariak frogatzen dituzten dokumentuak eta argazkiak, eta abar), bai eta proba proposamenarenak ere, zehaztuz zer nolako bitartekoak baliatu nahi diren (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 67.2 artikulua).

3. Eskaria eta berarekin batera gehitu behar den dokumentazio guztia aurkeztu UPV/EHUren Erregistro Orokorrean, honako tokiotan:

• Bizkaiko Campusa: Errektoregoaren eraikina, Leioa-Erandioko eremuan (Sarriena auzoa, z/g. 48940 Leioa)
• Gipuzkoako Campusa: Ignacio Mª Barriola eraikina (Elhuyar plaza, 1. 20018 Donostia)
• Arabako Campusa: Campuseko Errektoreordetzaren eraikina (Izardui Komandantearen kalea 2, 01006 Vitoria/Gasteiz).

Bulego horien eta erregistroa daukaten UPV/EHUko beste ikastegien zerrenda UPV/EHUren 2002ko irailaren 26ko erabakian dago jasota. Eskaria ere aurkeztu ahal izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 16.4 artikuluan ezarritako bitartekoak erabilita.

Inprimakia nola bete edo espedientearen inguruan sor litekeen edozein zalantza argitzeko, kontsulta egin daiteke Ondare Zerbitzuko honako telefono hauetan: 946015098 – 946012019.