DIRU SARREREN ARAUBIDEA

DIRU SARREREN ARAUBIDEA

SARRERA Arautegi honen bidez diru sarrerak sailkatu, eta sarrerak kudeatzeko arauak eta prozedurak finkatzen dira. Haren helburua da UPV/EHUren baliabide guztien kudeaketa eta kontabilizazio eraginkorra lortzea, baliabideok EAEk emandako diru laguntza izan, baliabide propioak izan edo ekitaldian zehar sortzen diren bestelako sarrerak izan. Araubide honek eta etorkizunean egiten zaizkion aldaketek helburu izan behar dute diru sarrera mota guzti-guztiak koherentziaz arautzea eta sarreren lorpenean zerikusia duten gune ORGANIKOEK gero eta hobeto kudeatzea sarrerok. Diru sarreren tratamendua lotuta dago, batetik, sarreraren izaerarekin, eta, bestetik, baliabideak erabiltzen dituzten gune funtzionaletan ezarritako gestio egiturarekin.

I. KAPITULUA.   ZERBITZU ZENTRALEN DIRU SARRERA OROKORRAK

1. artikulua. Unibertsitaterako urteko hornidura.

UPV/EHUren baliabide orokorren barruan sartzen da Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura jasotako urteko hornidura. Hiru ekarpen motatan egituratzen da:

  • Ekarpen arrunta, gastu arruntetarako eta kapital eragiketetarako transferentziak biltzen dituena.
  • Ekarpen osagarria, programa kontratuen finantzaketarako.
  • Kreditu zehatzak, inbertsio eta azpiegituren urte anitzeko inbertsio programa hornitzeko.

2. artikulua. Beste erakunde publiko batzuen diru laguntzak.

UPV/EHUko baliabide orokorren parte dira, baina batzuetan xede jakin baterako diru sarrerak dira.

3. artikulua. Tasa akademikoetatik etorritako diru sarrerak.

UPV/EHUko baliabide orokorren zati dira eta ez daude inongo kreditu jakinen finantzazioari lotuta.

4. artikulua. Tasa administratiboetatik etorritako diru sarrerak.

  • Kopia kautoak, kautotuak, erkatuak edo ziurtagiriak emateagatik kobratzen diren tasak. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ezartzen ditu, ikasturte bakoitzean UPV/EHUko goi mailako hezkuntza zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak zehazten dituen aginduan.

UPV/EHUko baliabide orokorren zati dira eta ez daude inongo kreditu jakinen finantzazioari lotuta.

  • Kopia soilak emateagatik kobratzen diren tasak. Kopia soilak egiteagatik prezio bat ezarri da, III. eranskinean adierazitakoa.

UPV/EHUko baliabide orokorren zati dira eta ez daude inongo kreditu jakinen finantzazioari lotuta.

5. artikulua. Banku kontuetako interesek sortutako diru sarrerak.

UPV/EHUko baliabide orokorren zati dira eta ez daude inongo kreditu jakinen finantzazioari lotuta.

II. KAPITULUA.   GESTIO GUNEEN BESTELAKO DIRU SARRERA OROKORRAK

6. artikulua. Itxitako aurreko ekitaldietan egindako ordainketak itzultzearen ondorioz sortutako diru sarrerak.

  1. UPV/EHUko baliabide orokorren zati dira eta, hortaz, ezin zaizkio gehitu haiek sortu zituen gestio gunearen aurrekontuari.
  2. Bere garaian gastu horretarako zegoen aurrekontu partidak xede jakin baterako krediturik izango balu, Kontabilitate Zerbitzuari eskatuko zaio kreditua eslei diezaiola sortutako diru sarreraren kontura. Kasu horretan, behar bezala arrazoitu beharko da esleipena ezinbestekoa dela bere garaian ezarritako helburua betetzeko. 
  3. Honelako sarrerak kudeatzeko prozedura hau izango da:  

A. Zenbatekoa kontuan sartu dela jakin bezain laster, Kontabilitate Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio.

B.Itzulitako ordainketa kreditu orokorrekin egin bazen, sarreraren kontabilizazioa baino ez da egin beharko, eta Kontabilitate Zerbitzuak berak egingo du.

C. Diru sarrera jaso duen gune ORGANIKOAk eskatuko balu diru sarrera horren kontura kreditua esleitzea, egiaztatu egin beharko du bere garaian ordainketa egin zuela xede jakin baterako kreditu baten kontura. Orduan Kontabilitate Zerbitzuak diru sarrera kontabilizatuko du eta kreditu esleipena egingo dio gune ORGANIKOAri.

7. artikulua. Argitalpen Zerbitzuak sortutako diru sarrerak.

Diru sarrerok egingo dira Argitalpen Zerbitzuak  horretarako daukan kontuan.

Sarrera hauek sortzen dira zerbitzuaren argitalpenen katalogoko liburuen salmentatik eta kopia zerbitzuetatik (fotokopiak, enkoadernazioak eta abar).  Kontabilitate kasu hauek gerta daitezke:

  • Argitalpen Zerbitzuak argitalpenen katalogoko liburuak saltzea edo kopia zerbitzuak egitea unibertsitateko beste gune organiko batzuei: Argitalpen Zerbitzuak “barne kargurako” faktura bat egingo du, eta hori jasotzaileak ordainduko du "barne kargurako" gastu egiaztagiri baten bidez. Honekin ordaindutzat joko da faktura eta amaitutzat joko da eragiketa.
  • Argitalpen Zerbitzuak bere argitalpenen katalogoko liburuak saltzea eta kopia zerbitzuak egitea unibertsitatetik kanpoko guneei, eskatzailearen eskariz banan bana fakturatzen direnak: Argitalpen Zerbitzuak faktura egingo du, eta horiek unibertsitatearen diru sarreratzat joko dira. Faktura hauek behin kobratuta, dagokion kobrantza orriari lotu beharko zaizkio.
  • Argitalpen Zerbitzuak kopia zerbitzuak egitea zerbitzuan bertan, eskudirutan kobratuak eta datafono bidez (sarrera hauek diferenteak dira unibertsitateko guneetatik datozenetatik). Zerbitzua kobratzen duen unean Argitalpen Zerbitzuak faktura sortuko du, eta diru hori dagokion kontuan sartuko du egoki deritzon maiztasunaz.

Tarifak V. eranskinean daude.

8. artikulua. Ikastetxe Nagusiak sortutako diru sarrerak.

Diruzaintzan islatu behar diren ikastetxe nagusiaren sarrera guztiak horretarako daukan kontuan egin beharko dira.

Egoitzan ostatu hartzen duten ikasleen kuotek sortutako diru sarrerak dira. Sarrera eta kudeaketa mota hauek egon daitezke:

  • Unibertsitateko beste organiko batzuek ordaindutako egonaldiak: ikastetxe nagusiak “barne kargu” bat egingo du, eta hartzaileak ordainduko du “barne kargurako” gastu egiaztagiri baten bitartez. Honekin ordaindutzat joko da faktura eta amaitutzat joko da eragiketa.
  • Unibertsitateko gune organikoekin zerikusirik ez duten pertsona edo erakundeen egonaldiak eta janaria: ikastetxe nagusiak faktura egingo du, eta horiek unibertsitatearen sarreratzat joko dira. Fakturak behin kobratuta, dagokien kobrantza orriari lotu beharko zaizkio.

Irakasle gonbidatuen eta aldi baterako egoiliarren tarifak I. eranskinean daude.

III. KAPITULUA. UPV/EHUren JABETZAKO HIGIEZINEN ERABILERAK SORTUTAKO DIRU SARRERAK

1. ATALA.- UPV/EHUren JABETZA PRIBATUKO HIGIEZINEN ERABILERAK SORTUTAKO DIRU SARRERAK

9. artikulua.  Kontzeptua.

Diru sarrera hauek unibertsitateko zerbitzu publikoari atxikita ez dauden UPV/EHUren higiezinen alokairutik jasotzen dira.

Unibertsitatearen jabetza pribatuko higiezintzat hartzen dira honako hauek: unibertsitateen arloko sail eskudunak aldez aurretik baimena emanda, Gizarte Kontseiluak unibertsitate zerbitzu publikotik jaregin dituen jabetzak, hutsik daudelako eta epe ertain edo luzera ez delako aurreikusten horiek erabiltzea UPV/EHUren bulegoak, ikastegiak, gelak edo bestelako zerbitzuak kokatzeko.

10. artikulua.  Prozedura.

Inolako ikastegi edo sailari atxikita ez dauden higiezin mota hauek alokatzeko eskumena Gerentziarena da. UPV/EHUren Estatutuek ondare arloan emandako eskumenaren bertutez. Gerentziak errentaria hautatuko du Euskadiko Ondareari buruzko Legean horretarako jasota dagoen prozeduraren arabera

11. artikulua. Prezioa

Alokairua merkatuko prezioan egingo da, unean uneko egoera ekonomikoa kontuan hartuta.

Errenta kobratzeko, Kontabilitate Zerbitzuak dagokion faktura igorriko du. Fakturan BEZa sartuko da.

12. artikulua.  Fidantza.

Errentariak, fidantza kontzeptuan eta alokairua hasi baino lehen, hilabete bati dagokion kopurua sartu beharko du UPV/EHUren kontu orokorrean, higiezina etxebizitza gisa erabiliko bada: beste erabilera bat ematen bazaio, bi hilabeteri dagokion kopurua jarri beharko du.

Fidantza sartu ondoren, horren berri eman beharko zaio Kontabilitate Zerbitzuari, eragiketa kontabiliza dezan. Diru sarreraren berri ematearekin batera, beharrezkoa den informazioa emango da, alokairuari dagokion faktura igortzeko, eta Kontabilitate Zerbitzuak faktura bidaliko dio errentariari.

Alokairu kontratua amaitzean, higiezinean errentariak konpondu beharreko kalteak ez daudela eta hileko faktura guztiak ordaindu direla baieztatu ondore, Gerentziak horren berri emango die Zerbitzu Zentralei, fidantza itzul dezaten.

Higiezinean kalteak baldin badaude edo errenta ordaindu gabe baldin badago, horren berri emango zaio Kontabilitate Zerbitzuari, eskubide aitorpena egin dezan fidantzari dagokionez, eta, hartara, konponketak edo errenta ordaintzeko behar den fidantzaren zatia aurrekontuko sarrera bihur dezan. Fidantzaren gainerako zenbatekoa, ezer geratuko balitz, errentariari itzuliko zaio. Fidantza nahikoa ez bada kalteak ordaintzeko, unibertsitateak neurriak hartuko ditu falta den partea kobratzeko.

13. artikulua. Alokairu hornidura duten aurrekontu kredituen erabilera.

Alokairuen diru sarrerekin esleitutako kredituak kreditu orokorrak dira, eta, hala, eskubidea aitortu den aurrekontu ekitaldian baino ezin izango dira erabili.

Urtean urtekoari badagokio ere, alokairuetako diru sarreren kreditu osoa ekitaldia ixtean erabili ez bada, hurrengo ekitaldira pasatu ahal izango da, baldintza hauek betetzen badira:

Alokairua eta dagokion eskubidearen aitorpena abenduan egin direnez, ezinezkoa izan da guztia erabiltzea ekitaldia itxi baino lehen. Hala gertatuz gero, gerakin hori hurrengo ekitaldira pasatzeko eskatu ahal izango zaio Kontabilitate eta Aurrekontu Zerbitzuari.

Alokairuak sortutako kreditua hornidura edo obra txiki baterako erabiltzeko konpromisoa dago. Hala gertatuz gero, gerakin hori hurrengo ekitaldira pasatzeko eskatu ahal izango zaio Kontabilitate Zerbitzuari. Eskariarekin batera, hornidura edo obra txikia egiteko kontratua dagoela egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dira.

14. artikulua. Kontratuari aplika dakiokeen araudia.

Alokairu kontratuak Hiri Errentamenduen Legean edo, hala behar bada, Landa Errentamenduen legean ezarritakoaren arabera arautuko dira.

 

2. ATALA. UPV/EHUren JABARI PUBLIKOAREN ONDASUNEN ERABILERA PRIBATIBOAK EDO USTIAPEN BEREZIAK SORTUTAKO TASAK

15. artikulua. Zerga egitatea.

Zerga egitatea da UPV/EHUren ondasun publikoak erabili edo modu berezian ustiatzea, unibertsitateko organo eskudunek Euskadiko Ondareari buruzko Legeak ezarritakoaren arabera emandako lagapen edo baimenen bitartez.

Unibertsitatearen ondasun publikoaren higiezin gisa hartzen dira unibertsitate zerbitzu publikorako erabilitako higiezinak, non ikastegiak,  bulegoak, gelak edo bestelako zerbitzuak kokatzen diren.

16. artikulua. Subjektu pasiboak.

Tasa horren subjektu pasiboak dira emakida eta baimen administratiboen titularrak, edo, hala dagokienean, haien eskubideak subrogatzen dituztenak.

17. artikulua. Sortzapena.

Tasa ordaindu behar da emakida edo baimena ematen den unean. Emakida edo baimena urtez urte luzatzen bada, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean ordaindu beharko da tasa.

18. artikulua. Elementu kuantitatiboak .

Tasak ezaugarri hauek izango ditu:

  1. Ondasun publikoen erabilera pribatiboagatik urtean ordaindu beharreko tasa izango da ondasun horien balio eguneratuaren % 5. Balioa kalkulatuko da UPV/EHUko Ondasun eta Eskubideen Inbentario Orokorraren arabera, kontuan hartuta erabiliko den azaleraren neurria eta non dagoen kokatuta eraikinean.
  2. Ondasun publikoaren ustiapen berezirako urteko tasa izango da zerga oinarriaren % 5, ustiapenak sortzen duen onura  erreferentzia hartuta.
  3. Emakidaren edo baimenaren lehen urtean tasa izango da urte horretan emakida edo baimena indarrean egon den denboraren araberakoa, hau da, hainbaneketa egingo zaio aurreko paragrafoen arabera dagokion zenbatekoari.  Era berean, hainbanaketaren irizpide bera aplikatuko da emakidaren edo baimenaren azken urtean.
  4. Emakidarekin edo baimenarekin batera onuradunari betebehar edo ordezko zerbitzu batzuk ezartzen zaizkionean, harentzako onura ekonomikoa gutxitzen dutenak, tasaren oinarria proportzio berean gutxitu beharko da, hurrengo artikuluan ezartzen denari trabarik egin gabe.

UPV/EHUko inbentarioan eraikinek balorazio desberdinak dituztenez (transferituak izan diren ala unibertsitateak berak eraiki dituen) aintzat haratuta eta artikulu honetan ezarritakoa aplikatzeari begia. Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen eta Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultatearen ondasun espezifikoen tasak et tasa orokorrak onartzen dira,zeinak erabilera eta ustiapen hauei aplika dakizkieken. Tasa horiek II eranskinaren B) eta C) ataletan zehazten dira, hurrenez hurren.

Era berean, “Bestelako diru sarrerak” gisa agertuko dira unibertsitate spin-off mintegietarako espazioen erabilerari lotuta sinatutako hitzarmenen bidez kobratutako kopuruak.

Dena dela, aipatutako eranskinean aurreikusita ez dauden beste ondasun batzuen baimenak edo kontzesioak ematen badira edo horrelakoen berezitasunagatik zenbatekoak ere berezia izan behar badu, Gerentziak zehaztu beharko du tasa kasu bakoitzean, artikulu honetan ezarritako arauak aplikatuta.

19. artikulua. Salbuespenak.

Honako kasu hauetan ez da kobratuko tasarik ondasun publikoen erabilera pribatiboagatik edo ustiapen bereziagatik:

Doako emakida edo baimenak direnean.

Erabilera pribatiboak edo ustiapen bereziak onura ekonomikorik ez dakarrenean onuradunarentzat, edo, onura  ekonomikoa egon arren, baldintza edo ordezko zerbitzu batzuk bete behar dituenean, onura hori berdintzen dutenak edo hutsaren pareko egiten dutenak.

Hori baldintzen orrietan zehaztuko da edo erabilera pribatiborako edo ustiapen berezirako baimena emateko dokumentuetan.

20. artikulua. Tasa kitatzea.

Honela kitatuko da tasa:

  1. Emakidak edo baimenak urtebeterako edo gehiagorako ematen direnean tasa hiru hilean behin kitatuko da:  urtarrilean, apirilean, uztailean eta urrian. Gainerako kasuetan tasa ordainduko da emakida edo baimena ematen den unean.
  2. Tasaren subjektu pasiboak tasa ordainduko du, eta hala dagokionean legeak agintzen duen bermea jarri, Kontabilitate Zerbitzuak horretarako dauzkan kontuetan.

21. artikulua. Prozedura.

Higiezin mota hauek alokatzeko eskumena Gerentziarena da, UPV/EHUren Estatutuek ondare arloan emandako eskumenaren bertutez. Gerentziak hautatuko du errentaria, Euskadiko Ondareari buruzko Legean horretarako jasota dagoen prozeduraren arabera.

Horretarako, dagokion Erabakia emango du, Unibertsitateko Ondare Zerbitzuaren bidez. Gero, lokalak alokatu dituen ikastegiak erabakia bidaliko dio errentariari, gastuen likidazio orriarekin batera, dokumentazio hori nahikoa baita gastua likidatu ditzan. Aldi berean, Erabakiaren eta gastuen likidazio orriaren kopia bana bidaliko zaio Kontabilitate Zerbitzuari, gastuen kontabilitatea egin eta egoki irizten dion aurrekontu aldaketa egin dezan.

Gastuen aurrekontu aldaketak hauek honako hauei esleituko zaizkie:

a) Alokairuaren beraren zenbatekoaren %25  BEZ gabe (fakturarik balego) gunearen gastuetarako aurrekontuaren igoera bezala esleituko zaio 2. kapitulutik soilik eskatzen den ekonomikoan.

b) Langile gastuen aurrekontua 15011 ekonomikoari esleituko zaio, kontzeptu horren pean nominaren bidez ordain dadin eskatzeko.

c) Lokala garbitzeko zerbitzuaren aurrekontua 25300 ekonomikoari esleituko zaio.

d) Gerora sortutako alokairuaren gastuengatiko kostuari egotzitako beste edozein zenbateko dagokion ekonomikoari esleituko zaio, gero dena delako gastua ordaintzeko.

22. artikulua. Aparteko gastuak.

UPV/EHUren higiezinen erabilera pribatibo edo ustiapen bereziagatik unibertsitateko langileek aparteko lana egin behar badute, okupazioari dagokion tasaz gainera, horrek UPV/EHUri eragingo dion gastua baimena edo kontzesioa emateari buruzko erabakiari gehituko zaio, eta erankunde interesdunak hartu beharko du bere gain.

Era berean, okupazioaren harira unibertsitateak izenpetutako kontratu baten barruan sartutako zerbitzuaren bat (garbitasuna, argiztapena, segurtasuna, etab..) egin behar bada, UPV/EHUk erakunde interesdunak kontratu beharko ditu zuzenean.

Aparteko gastu horiek guztiak aurreko artikuluan adierazitako gastuen likidazio orrien likidatuko dira.

Horrez gain, eguneko 800 €-ko energia-gehigarria kobratuko da UPV/EHUn berogailua piztuta dagoen bitartean larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan egiten diren okupazioetarako. Osagarriaren zenbatekoa eguneko 6.500 €-koa izango da berokuntza-sistema orokorraren menpeko Bizkaiko Campuseko Erandioko zentroak eta/edo eraikinak okupatzeko: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Arte Ederren Fakultatea, Areto Nagusia, Liburutegia, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea eta I eta II ikasgelategiak.

Energia-gehigarri hori aparteko gastu gisa gehitu beharko da okupazio horiek direla-eta prestatzen diren aurrekontuetan eta horiek baimentzen dituzten ebazpenetan. Energia-gehigarri horri dagokion zenbatekoa 3910 organikari esleituko zaio.

IV. KAPITULUA. KOPIA ETA ZIURTAGIRIAK EMATEAGATIK SORTUTAKO DIRU SARRERAK

23. artikulua. Egitate zergagarria.

Tasak ezarri dira agirien kopia soilak edo ziurtagiriak egiteagatik, betiere administrazioak horiek aztertzeko aukera badauka.

24. artikulua. Tasaren kudeaketa ekonomikoa.

Bildutako diruarekin diru sarrera egingo da “administrazio eta idazkaritza tasak” kontzeptupean.

25. artikulua. Tasaren zenbatekoa.

Tasak III. eranskinean jasota daude.

V. KAPITULUA. ZIENTZIA, TEKNIKA ETA ARTEAREN ARLOKO LANAK EGITEAGATIK EDOTA ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK EMATEAGATIK SORTUTAKO KANPOKO DIRU SARRERAK

26. artikulua. Lanen eta espezializazio ikastaroen kostuaren kalkulua.

  1. Diru sarrerok 2/2023 Lege Organikoko 60. artikuluan eta UPV/EHUren Estatutuetako 225.g artikuluan xedatutakoaren ondorio dira.  Atal honetatik kanpo geratzen dira graduondoko ikastaroak ematetik sortutako diru sarrerak.
  2. Orokorrean, % 18eko atxikipena ezarriko zaie diru sarrera hauei, LOSUko 60. artikuluaren babespean sinatutako Kanpo Kontratuei buruzko Arautegian zehaztutakoari jarraituz. Atxikipenaren zenbatekoa kalkulatzeko, ehuneko hori ezarriko zaio fakturaren zenbatekoari, baina BEZa gabe dagokion zenbatekoari. Hitzarmenen bidez lortutako diru laguntza eta diru sarreren kasuan, atxikipena diru laguntzaren eta hitzarmenaren zenbatekoari ezarriko zaio.
  3. Fakturaren guztizko zenbatekoa kalkulatzeko honako urrats hauek egingo dira:

a) Zerbitzuen kostua. Zerbitzuak ekarriko dituen gastu errealen balorazioa egitea.

b) Unibertsitatearen gastu orokorretarako atxikipena egitea, idazkari nagusiaren 2008ko apirilaren 29ko 18 g) artikuluaren arabera. Atxikipena kalkulatzeko, ezarritako formula aplikatuko zaio fakturako zenbatekoari (BEZ gabe). Atxikipenaren zenbatekoa zerbitzuen kostuari gehituko zaio, fakturaren zenbateko garbia kalkulatzean.

c) BEZa ezartzea zerbitzuen kostuei.

d) Fakturaren zenbateko gordina aurreko hiru zenbatekoen batura izango da.

Indarrean diren kontratuen bidez edo LOSUko 60. artikuluaren babespean sinatutako hitzarmenen bidez egindako lanengatik nominaren osagarri bezala, gehienez ere, UPV/EHUren Estatutuetako 315. artikulua garatzeko araudia argitaratzeko agindua ematen duen Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiaren 2008ko apirilaren 29ko Ebazpenaren 5. artikuluan ezarritakoa izango da. Lan zientifiko, tekniko, humanistiko edo artistikoak egiteko kontratuak eta espezializazio-irakaskuntzak edo prestakuntza-jarduera espezifikoak garatzea pertsona fisiko edo juridikoekin, unibertsitateekin edo erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzarako araudia.

27. artikulua. Zientzia, teknika eta artearen arloko lanak egiteagatik eta espezializazio ikastaroak emateagatik lortutako diru sarreren kudeaketa.

  1. Mota honetako diru sarrerak Ikerketaren arloko Errektoreordetzak horretarako duen kontuan ordainduko dira. Diru sarrera hauen gestioa ITRBk burutuko du, eta hasiko da bulego horrek kontratuaren edo hitzarmenaren zirriborroa onartzeko egin beharreko barne tramiteekin.
  2. Une horretatik aurrera kanpo fakturazioak sortutako diru sarreraren gestioa hasiko da. Urrats hauek izango ditu.

a) Faktura sortu beharko da kontratuan zehaztutakoarekin bat etorriz. Hitzarmen edo diru laguntza bat izanez gero, ezin izango da fakturarik sortu, horrelakoetan ez baitago kontraturik. Aldi berean, Kontabilitate Zerbitzuari eskubide aitortuaren berri emango zaio, kontabiliza dezan.

b) Aitortutako eskubidea erregistratu ondoren, zerbitzua eman duen gune ORGANIKOAri aurrekontuko kreditua esleituko zaio fakturaren zenbatekoan, BEZa kenduta eta gastu orokorretarako atxikipena eginda. Diru laguntzen eta hitzarmenen bidezko diru sarreren kasuan, fakturaren zenbatekoari gastu orokorren atxikipena kenduko zaio soilik.

28. artikulua. Zatikako diru sarrera aurreratua.

Kapitulu honetako aurreko artikulu eta paragrafoei traba egin gabe, sinatzen diren kontratu eta hitzarmenetan jasota egon beharko da aurrerapen bat ordainduko dela kontratuko lanari ekiteko “aurretik burutu beharreko zereginak egin eta bildu beharreko materialak biltzeko”.

29. artikulua. Kobratu ezineko diru sarrera baten eragina zuzkitutako kredituan.

  1. Kontratu, hitzarmen edo diru laguntza baten diru sarrera osorik kobratzearen edo batere kobratzearen inguruko zalantzarik balego, horrek ekar lezake esleitutako kreditua osoan edo zati batean blokeatzea.
  2. Kobratzeko ezintasuna segurua denean, edo diru laguntza edo hitzarmena bertan behera uzten direnean, kreditua erretiratuko da, zenbateko osoa edo geratzen dena.

Gunean kreditu saldorik ez balego erretiratzeko, aldea arduradunaren organikoek hartuko dute beren gain, eta, halakorik ezean, dagokion organiko iraunkorraren mendeko RETE organikoek. Azken horiek ez badaude, dagokion unitatearen organiko iraunkorra erabiliko da (Institutua, Saila, Zentroa, Katedra, Errektoreordetza, etab.).

VI. KAPITULUA. KANPOAN EMANDAKO BESTELAKO ZERBITZUETATIK ETA XEDE JAKIN BATERAKO DIRU LAGUNTZETATIK LORTUTAKO DIRU SARRERAK IKERKUNTZARAKO EZ DIRENAK

30. artikulua. Kanpora zuzendutako argitalpenen eta bestelako zerbitzu eta jardueren kostua kalkulatzea.

  1. UPV/EHUren Estatutuetako 225. artikuluko f) atalean jasotako diru sarrerak dira, hau da: "bere ondarearen etekinak, eta indarreko arauei jarraiki unibertsitateak burutzen dituen bestelako jarduera ekonomikoetatik etorritako sarrerak". Atal honetatik kanpo geratzen dira graduondoko ikastaroak ematetik sortutako diru sarrerak.
  2. Oro har, lortutako diru-sarrera guztiei %18ko atxikipena aplikatuko zaie, deialdiak berak zeharkako kostuak aurreikusten ez baditu. Atxikipen hori zerbitzu zentraletarako izango da.
  3. Atxikipena kalkulatzeko, fakturako zenbatekoari (BEZ gabe) ezarritako portzentaia aplikatuko zaio. Hitzarmen bidezko diru laguntza eta diru sarreren kasuan, atxikipena diru laguntza edo hitzarmenaren zenbatekoari egingo zaio.
  4. Administrazio gastuetarako egiten den atxikipena UPV/EHUren diru sarrera orokortzat hartuko da, eta hala, ezin izango zaio inongo gune ORGANIKORI aurrekontuko krediturik esleitu atxikipen horren kontura.
  5. Fakturaren guztizko zenbatekoa kalkulatzeko honako urrats hauek egingo dira:

a) Zerbitzuen kostua. Zerbitzuak ekarriko dituen gastu errealen balorazioa egitea.

b) Unibertsitatearen gastu orokorretarako atxikipena egin, 225. artikuluko f) paragrafoaren arabera. Atxikipena kalkulatzeko, ezarritako portzentaia aplikatuko zaio fakturaren zenbatekoari, BEZ barik.

c) BEZa ezartzea zerbitzuen kostuei.

d) Fakturaren zenbateko gordina aurreko hiru zenbatekoen batura izango da.

31. artikulua. Argitalpenetatik eta kanpokoentzat egindako bestelako zerbitzu eta jardueretatik lortutako diru sarrerak.

  1. Zenbateko hauek zerbitzu zentralen kontuan sartuko dira.
  2. Lehenengo tramitea izango da zerbitzu zentraletara bidaltzea sarrera ekarriko duen kontratua, hitzarmena edo diru laguntza emateko behin betiko erabakia. Hortik aurrera, urrats hauek egingo dira:

a) Faktura egin beharko da, kontratuan, hitzarmenean edo xede jakinerako diru laguntzan zehaztutakoarekin bat etorriz, eta aitortutako eskubidea kontabilizatu beharko da aurrekontuko kontabilitatean.

b) Aitortutako eskubidea erregistratu ondoren, zerbitzua eman duen gune ORGANIKOAri gastu ahalmena emango zaio, aurrekontuko kreditu baten bidez. Kredituaren zenbatekoa izango da fakturaren zenbatekoa ken BEZa, ken unibertsitateko gastu orokorretarako atxikipena, UPV/EHUren Estatutuetako 225. artikuluan ezarritakoaren arabera. Diru laguntzen eta hitzarmenen bidezko diru sarreren kasuan, fakturaren zenbatekoari gastu orokorren atxikipena kenduko zaio soilik.

32. artikulua. Bibliotekako dokumentuen mailegua

Unibertsitatetik kanpoko erabiltzaileek, EHUalumniko kideek ere bai, Unibertsitateko Bibliotekako zenbait baliabide eta zerbitzu erabili ahalko dituzte: gelan funts bibliografikoa kontsultatzea; maileguak etxera eramatea; erreprografia zerbitzua, honek dituen prezio eta baldintzekin; zentroen arteko mailegua eta abar.

Zerbitzu hau eskuratzeko txartel bat erosi beharko dute, urtean 50 euro balio duena.

33. artikulua.  Diru sarrera partzial aurreratua.

Atal honetako aurreko paragrafoetan esandakoari traba egin gabe, sinatzen diren kontratu eta hitzarmenetan jasota egon beharko da aurrerapen bat ordainduko dela kontratuko lanari ekiteko “aurretik burutu beharreko zereginak egin eta bildu beharreko materialak biltzeko”.

34. artikulua. Kobratu ezineko diru sarrera baten eragina zuzkitutako kredituan.

  1. Kontratu, hitzarmen edo diru laguntza baten diru sarrera osorik kobratzearen edo batere kobratzearen inguruko zalantzarik balego, horrek ekar lezake esleitutako kreditua osoan edo zati batean blokeatzea.
  2. Kobratzeko ezintasuna segurua denean, edo diru laguntza edo hitzarmena bertan behera uzten direnean, kreditua erretiratuko da, zenbateko osoa edo geratzen dena.  Jasotako sarrera itzuli behar ez denean, modu honetara erretiratutako kreditua soberakintzat hartuko da.
  3. Gunean kreditu saldorik ez balego erretiratzeko, aldea arduradunaren organikoek hartuko dute beren gain, eta, halakorik ezean, dagokion organiko iraunkorraren mendeko RETE organikoek. Azken horiek ez badaude, dagokion unitatearen organiko iraunkorra erabiliko da (Institutua, Saila, Zentroa, Katedra, Errektoreordetza, etab.).

VII. KAPITULUA. BEREZKO IKASKETEN DIRU SARRERAK

35. artikulua. Alderdi orokorrak.

  1. Araudi orokorra irakaskuntza propioei buruzko araudian jasota dago, zeina 2022ko abenduaren 5eko EHAAn argitaratu baitzen. Arautegian zehazten denez, ikasketa hauek autofinantzatuak izan beharko dira beti.
  2. Unibertsitatearen gastu orokorretarako atxikipena aplikatuko da, UPV/EHUren Estatutuen 225. artikuluaren d paragrafoan aurreikusitakoa, ikasleen matrikula guztien gainean, bai eta unitatearen funtzionamendurako beste atxikipen bat ere. Atxikipen hori matrikula-tasen diru-sarrera guztien % 18koa izango da, esperientziaren ikasgeletako ikasketen kasuan, hitzarmenean ezarritakoa (inoiz ez % 18tik beherakoa), atxikitako ikastetxeek eta beste unibertsitate batzuekin batera eskaintzen dituzten ikasketen kasuan, eta gainerako ikasketen kasuan,% 18koa.
  3. % 18ko ehunekoa honela banakatzen da:

- % 12 administrazio-gastuetarako. Atxikipen hori UPV/EHUren diru-sarrera orokorra izango da, eta ezin izango da aurrekontu-krediturik eman atxikitako diru-sarrera horren kargura.

- % 2 3825xxRETE organikoari esleituko zaio 016 edo 018 funtzionalean (xx kodea urteari dagokio)

- % 4 3910xxRETE organikoari esleituko zaio 016 edo 018 funtzionalean (xx kodea urteari dagokio)

4. Jasotako diru-laguntzei dagokienez, diru-sarreren araubidearen 30.2. artikuluan aurreikusitako atxikipena aplikatuko zaie.

36. artikulua. Berezko tituluaren aurrekontua onartzea.

1. Berezko titulu bat onartzeko prozesuaren barruan, titulua sustatzen dutenek diru sarreren eta gastuen aurrekontu bat aurkeztu beharko dute. Eduki hauek izan beharko ditu:

a) Sarreren aurrekontuan:

  • Matrikulatik espero diren sarreren ebaluazioa eta zenbatekoa.
  • Erakunde publiko edo pribatuen diru laguntzak.
  • Aurreikusitako bestelako diru sarrerak.

b) . Gastuen aurrekontuan:

  • UPV/EHUko irakasleen ordainsariak.
  • UPV/EHUtik kanpoko hizlari eta irakasleen ordainsariak.
  • Gastu orokorretarako atxikipena (Aurreko artikuluan aurreikusitakoa).
  • Gainerako gastu orokorrak.

2. Segurua denean titulua eman egingo dela, Graduondoko Ikasketen Zerbitzuak epe bakoitzeko sarrerak bidaliko dizkio Kontabilitate Zerbitzuari eta kreditua birbanatzeko proposamena, aurreko 1.b puntuan aurreikusitakoarekin bat etorri beharko du.

3. Sarrerak aurreikusitakoak baino txikiagoak badira, beharrezkoa izanez gero, aurreko edizioko soberako dirua erabili ahal izango da.

37. artikulua. Berezko Ikasketen matrikuletatik eskuratutako diru sarreren kudeaketa.

  1. Ikasleek berezko tituluetako tasen kontuan ordainduko dituzte matrikulak.
  2. Diru sarrera horien kontrola Graduondoko Ikasketen Zerbitzuak egingo du, eta aldian behin berezko tituluen tasetarako kontuetan egindako ordainketen berri emango dio Kontabilitate Zerbitzuari, kontabiliza ditzan.

38. artikulua. Diru laguntzetatik eskuratutako diru sarreren kudeaketa.

  1. Diru sarreren aurrekontuan berezko ikasketetarako jasotako diru laguntzak ez dira kontabilizatuko harik eta diru laguntza edo hitzarmen hori ordaintzeko konpromisoa egiaztatzen duen agiriren bat eduki arte.
  2. Berezko tituluek edo master ofizialek jasotzen dituzten sarrera eta diru laguntzen gestioa Graduondoko Ikasketen Zerbitzuak egiten du. Beraz, halakoetarako diru laguntzaren bat dagoela jakin bezain laster, horren berri eman beharko dio Kontabilitate Zerbitzuari, eskubidearen aitorpena kontabilizatu eta dagokion kreditua esleitzeko.
  3. Diru laguntza edo sarrera egongo dela jakinaraztearekin batera, hori egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia igorriko dio Kontabilitate Zerbitzuari.

39. artikulua. Kobratu ezineko diru sarrera baten eragina zuzkitutako kredituan.

  1. Kontratu, hitzarmen edo diru laguntza baten diru sarrera osorik kobratzearen edo batere kobratzearen inguruko zalantzarik balego, horrek ekar lezake esleitutako kreditua blokeatzea.
  2. Kobratzeko ezintasuna segurua bada, edo diru laguntza, hitzarmena edo dena delakoa bertan behera uzten bada, kreditua erretiratu egingo da. Gunean kreditu saldorik ez balego erretiratzeko, aldea arduradunaren (lehen sinatzailea) organikoek hartuko dute beren gain, eta, halakorik ezean, dagokion organiko iraunkorraren mendeko RETE organikoek. Azken horiek ez badaude, dagokion unitatearen organiko iraunkorra erabiliko da.

VIII. GRADUONDOKO IKASKETA OFIZIALENGATIKO DIRU-SARRERAK

40. artikulua. Tasa akademikoen diru-sarrerak

UPV/EHUko baliabide orokorren parte dira, eta ez dute kreditu zehatzik finantzatzen.

41. artikulua. Dirulaguntzen diru-sarrerak

Diru-sarreren araubidearen 30.2 artikuluan aurreikusitako atxikipena aplikatuko da. Atxikipen hori UPV/EHUren diru-sarrera orokorra izango da, eta ezin izango zaio inongo gune ORGANIKORI aurrekontuko krediturik esleitu atxikipen horren kontura.

IX. KAPITULUA. IKERKETA PROIEKTUETARAKO XEDE JAKINEKO DIRU LAGUNTZAK ETA HITZARMENAK

42. artikulua. Alderdi orokorrak.

  1. Xede jakineko diru-sarrerak dira, eta hainbat deialditan, hitzarmenetan eta abarretan jasotako jarduera gauzatzea dute helburu.
  2. Orokorrean, % 18ko atxikipena aplikatuko da. Atxikipena kalkulatzeko, fakturako zenbatekoari dagokion ehunekoa aplikatuko zaio. Hitzarmenen bidez lortutako diru laguntza eta diru sarreren kasuan, atxikipena diru laguntzaren edo hitzarmenaren zenbatekoari egingo zaio. Zerbitzu zentralek finantzatutako langile propioen kostuekin emandako eta/edo justifikatutako zenbatekoei % 30eko atxikipena aplikatuko zaie, emandako eta/edo justifikatutako kopuru osoaren % 20ko gehieneko mugarekin.
  3. Hitzarmenaren xedea aurrekontu arrunteko langile-kostuen kontura lortzen bada, zerbitzu zentralek finantzatutako langile propioen kostuetarako aurrekontuan jasotako zenbatekoen gaineko % 30eko atxikipena aplikatuko da, hitzarmenean adierazitako diru-sarreren % 20ko gehieneko mugarekin.
  4. Diruz lagundutako jarduerak daude, hitzarmenetan edo deialdi publikoetan oinarrituta, edo erakunde eskudunaren akordio edo ebazpen bidez, baldin eta jarduera horiek gauzatzeak EHUrekin kontraturik formalizatzea eskatzen ez badu, Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiaren 2008ko apirilaren 29ko Ebazpenean arautzen dira. Ebazpen horren bidez, UPV/EHUren Estatutuen 315. artikulua garatzeko araudia argitaratzeko agintzen da.

Kanpoko baliabide horietatik UPV/EHUko langileentzako ordainsariak eratortzen badira, ordainsari horiek araudi honen 5. artikuluan aurreikusitakoari lotuko zaizkio; kasu berean, 27. artikuluan aurreikusitako atxikipenak aplikatuko dira, non eta hitzarmenak, deialdiak, ebazpenak edo akordioak ez duten bestelako atxikipen espezifikorik ezartzen.

    5. Diru laguntza ematen duen erakundeak zuzenean administrazio gastuetarako atxikipena ezartzen duenean, atxikipen horixe aplikatuko da organikoari kredituak esleitzean..

    6. Administrazio gastuetarako egiten den atxikipena UPV/EHUren diru sarrera orokortzat hartuko da, eta hala, ezin izango zaio inongo gune ORGANIKORI aurrekontuko krediturik esleitu atxikipen horren kontura.

    7.Aurrekontu-aplikazio berriak eskatzen direnean, eskaerarekin batera programa funtzionalaren arduradunaren baimena aurkeztu beharko da, eskaera arduradun horrek egin ezean. Arduradun funtzionalen zerrenda VII. eranskinean dago jasota.

43. artikulua. Ikerketa proiektuetarako diru sarreren kudeaketa.

  1. Ikerketa proiektuetarako diru sarreren gestioa Ikerketaren arloko Errektoreordetzak egingo du.
  2. Ikerketa proiektuetarako diru laguntzak horretarako dagoen sarreren kontuan sartuko dira.
  3. Ikerketaren arloko Errektoreordetzak proiektuetarako diru laguntzak emateko erabakien edukia eta xehetasunak ezagutu bezain laster, Kontabilitate Zerbitzuari jakinaraziko dizkio, eskubidearen aitorpena kontabiliza dezan.
  4. Aitortutako eskubidea kontabilizatuko da urte horretarako jaso den zenbatekoan.
  5. Ikerketaren arloko Errektoreordetzak kreditu esleipena egingo die ikerketa proiektuak burutuko dituzten guneei, aitortutako eskubidean erregistratutako diru laguntzaren zenbatekoan. I.,  II. edo VI. kapituluan egingo du esleipena, pertsonaleko gastua, gastu arrunta edo kapital gastua den.

44. artikulua. Kobratu ezineko diru sarrera baten eragina zuzkitutako kredituan.

  1. Kontratu, hitzarmen edo diru laguntza baten diru sarrera osorik kobratzearen edo batere kobratzearen inguruko zalantzarik balego, horrek ekar lezake esleitutako kreditua osoan edo zati batean blokeatzea.
  2.  Kobratzeko ezintasuna segurua denean, edo diru laguntza edo hitzarmena bertan behera uzten direnean, kreditua erretiratuko da, zenbateko osoa edo geratzen dena.  Jasotako sarrera itzuli behar ez denean, modu honetara erretiratutako kreditua soberakintzat hartuko da.

Gunean kreditu saldorik ez balego erretiratzeko, aldea arduradunaren organikoek hartuko dute beren gain, eta, halakorik ezean, dagokion organiko iraunkorraren mendeko RETE organikoek. Azken horiek ez badaude, dagokion unitatearen organiko iraunkorra erabiliko da (Institutua, Saila, Zentroa, Katedra, Errektoreordetza, etab.).

X. KAPITULUA. KIROL EKINTZETATIK SORTUTAKO DIRU SARRERAK

45. artikulua. Alderdi orokorrak.

1. Hauek dira kirol ekintzetatik sortutako diru sarreren iturriak:

A. Unibertsitateko kirol txartelen kostua.

B. Kirol ekintzak egiteko diru laguntzak

C. Unibertsitateaz kanpoko erakundeek kirol-instalazioak erabiltzeagatik ordaindutakoa.

D. Ikasleentzat antolatzen diren jardueren kostua.

E. Kirol martxa eta lasterketetan izena emateko tarifak.

2. Diru sarrera horiek kudeatzen dituen gunea aldatu egiten da campus batetik bestera, eta gainera, campus bakoitzak bere banku kontuak ditu. Horrek guztiak eragina dauka diru sarrera horien kudeaketan.

3. Araba eta Gipuzkoako campusen kasuan, campuseko errektoreordetzak egiten du kudeaketa, eta Bizkaiko campusean, berriz, Kirol Zerbitzuak kudeatzen ditu diru sarrera horiek.

4. Gestioa egiten duen gunea edozein delarik ere, hurrengo artikuluetan sarrera mota bakoitzarentzat azaltzen den eskemari jarraitu beharko zaio.

5. UPV/EHUtik kanpoko pertsonei bost euro kobratuko zaie kirol martxa eta lasterketetan parte hartzeagatik. UPV/EHUko jendearentzat doan izango da.

46. artikulua. Kirol ekintzetatik sortutako diru sarreren kudeaketa.

  1. Campus bakoitzak horretarako daukan sarreren kontuan egingo dira ordainketak.
  2. Xede jakin baterako diru sarrerak dira, 32. artikuluan azaldutako jarduerak burutzekoak, eta aurrekontuko kreditu espezifikoa esleitzen zaie.
  3. Diru sarrera hauen kudeaketa eskema honen arabera egingo da:

a) Lehenengo eta behin, txartelen edo diru laguntzen egiaztagirien titularrek diru sarrera egingo dute bankuko kontuetan, eta horren ordainagiriak entregatuko dituzte.  

b) Egokia den maiztasunaz, Kirol Zerbitzuak eta Arabako eta Gipuzkoako campusetako errektoreordetzek informazioa bidaliko diote Kontabilitate Zerbitzuari aurreko kontabilizazioaz geroztik jasotako ordainketez eta okerreko diru sarrerengatik egindako itzulketez. Modu honetara, kontabilizatuko dira metatutako sarrerak ken okerreko diru sarrerengatik itzulitakoa.

c) Sarrerak behin kontabilizatuta, kreditua esleituko zaio lortutako baliabideak kudeatuko dituen guneari.

XI. KAPITULUA. LANGILEAK HAUTATZEKO PROZEDURETATIK ETORRITAKO DIRU SARRERAK

47. artikulua.

  1. Euskal Herriko Unibertsitatean irakasleak zein administrazio eta zerbitzuetako langileak hautatzeko deialdietan parte hartzeko ordaindu behar diren tasak dira.
  2. Diru sarrera hauek unibertsitatearen baliabide orokorren zati dira eta, zergei, subjektu pasiboari eta ordainketari dagokionez, beren araubide juridikoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak eta EAEko erakunde autonomoek tasa eta prezio publikoetarako ezarritakoa.
  3. Tasak eskariak aurkeztean ordaindu beharko dira eta titulazio taldearen araberakoak izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Legean ekitaldi bakoitzerako ezarritako tarifekin bat etorriz.

Tarifak III. eranskinean daude.

XII. KAPITULUA. ODONTOLOGIA KLINIKAK EMANDAKO ZERBITZUETATIK ESKURATUTAKO DIRU-SARRERAK

48. artikulua. Alderdi orokorrak.

  1. Odontologia Klinikan egindako tratamenduetatik eta irakaskuntza eta bestelako jarduera klinikoetatik sortutako diru sarrerak dira.
  2. Emandako zerbitzuak fakturatzeko, klinikak UPV/EHUren faktura arautua egingo du.
  3. Klinikak eskuratzen dituen sarrerak bere aurrekontura joango dira.

49. artikulua. Odontologia Klinikak emandako zerbitzuetatik etorritako diru sarreren kudeaketa.

  1. Ordainketak egingo dira klinikak horretarako daukan bankuko kontuan.
  2. Kasuan kasuko faktura sortuz hasiko da tramitea. Faktura momentuan ordaindu ahal izango da, edo bestela beranduago, klinikaren kontuan dirua sartuz. Odontologia Klinikak bere kontuan sartuko ditu eskudirutan kobratutako fakturak, egoki iruditzen zaion maiztasunaz.
  3. Odontologia Klinikak gestionatuko ditu berak kontabilizatutako diru sarrerak, egindako fakturen zenbatekoak, bere kontura egindako ordainketak eta gerora ordaintzeko egiten dituen fakturen eskubideen aitorpenak. Horretaz gain, kontabilizatutako sarrerei dagozkien kreditu esleipenak kontabilizatuko ditu.
  4. Sarrerak gutxienez hilean behin kontabilizatuko ditu.
  5. Kontabilitate Zerbitzuak aldiro gainbegiratuko du ea klinikako sarrerak kudeatzen diren horretarako ezarritako arauei jarraiki. Horretarako, honako irizpide hauek erabiliko ditu:

a) Kontabilitate Zerbitzuak kontabilizazio irizpideak ezarriko ditu bezeroen identifikaziorako, kontabilizazioaren maiztasunerako, kobratutako eta bankuan ordaindutako zenbatekoak dokumentatzeko eta abar.

b) Kobratzeke dauden fakturen antzinatasuna.

c) Sarrerak kudeatzeko arauak betetzen ez direla ikusiz gero, Kontabilitate Zerbitzuak kendu ahal izango dio bere sarrerak kudeatzeko gaitasuna klinikari. Hala erabakiz gero,  klinikako zuzendariari jakinaraziko dio aldez aurretik.

50. artikulua. Kobratu ezineko diru sarrera baten eragina zuzkitutako kredituan.

  1. Zerbitzu baten faktura osorik edo batere kobratzearen inguruko zalantzarik balego, horrek ekar lezake esleitutako kreditua osoan edo zati batean blokeatzea. Halakorik eginez gero, kreditu hori ez da jasoko, harik eta egoera konpondu arte.
  2. Kobratzeko ezintasuna behin betiko bihurtu eta faktura deuseztatzen denean, kreditua erretiratuko da, zenbateko osoa edo geratzen dena. Kasu horretan Kontabilitate Zerbitzuak behar diren aldaketak egingo ditu aurrekontuan.

Tarifak IV. eranskinean daude.

XII. KAPITULUA. ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOAREN DIRU-SARRERAK

51. artikulua. Alderdi orokorrak.

  • Arkitektura Eskolako laborategietako makineria eta tresnak erabiltzearen ondoriozko diru-sarrerak dira.
  • Emandako zerbitzuak UPV/EHUren faktura normalizatuaren bidez fakturatuko dira.
  • Bezik gabe fakturatutako zenbatekoari dagokionez, %25 unitateko gastu propioen aurrekontuari gehituko zaio, eskatutako 2. Edo 6. kapituluko ekonomikoan.

Arkitektura Goi Eskola Teknikoko laborategia erabiltzeagatik tarifak:

Erabilera-orduko prezioa
Makina/Zerbitzua kanpoko lanetarako erabiliera Eskola-orduetatik kanpoko erabilera akamekoa

3D Anycubic inprimagailua

8,00 euros 1,00 euros
Laserra 15,00 euros 2,00 euros
Fresatzeko makina 50,00 euros 5,00 euros
Laborategia 5,00 euros 0,00 euros
Zeramikazko labea 20,00 euros 5,00 euros
Termokonformagailua 10,00 euros 1,00 euros
Hari beroko ebakigailuak 8,00 euros 2,00 euros
Fresatzeko makina txikia 10,00 euros 5,00 euros
Pintura kompresorea 6,00 euros 0,00 euros
Virutex ebakitzailea 5,00 euros 0,00 euros
Eramagarri eta ezkuzko tresna 5,00 euros 0,00 euros

Oratzeko makina

5,00 euros 0,00euros

 

Informazio osagarria