FACTURACIÓN ELECTRÓNICA

FAKTURAZIO ELEKTRONIKOA

FAKTURAZIO ELEKTRONIKOARI BURUZKO ARAUDIA

Gestio Ekonomikoaren araubide orokorraren 8. artikulua, 5. puntua "Face Estatuko Administrazio Orokorraren Fakturen Sarrera-Puntu Orokorra da. Lan egiten dugun hornitzaileek egindako hornidurengatik edo emandako zerbitzuengatik, 300 eurotik gorako fakturak (BEZa barne) formatu elektronikoan bidali beharko dituzte eta, horretarako, sisteman alta emanda egon beharko dute aldez aurretik."

FAKTURA ELEKTRONIKOAREN ABANTAILAK

Faktura elektronikoak abantaila hauek ekarriko ditu, besteak beste:

Hornitzaileen zerbitzua hobetzea

Eraginkortasun handiagoa fakturak automatikoki eta berehala sortu, bidali eta jasotzearen ondorioz. Gainera, igorpen- eta entrega-epeak murrizten dira eta Administrazioetan eskuz erregistratzearen ondoriozko akatsak murrizten dira (hornitzaileak sartzen dituen jatorrizko datuak automatikoki iristen dira helmugara).

Fakturak aurkezteko eta frogagiriak jaulkitzeko segurtasuna eta azkartasuna. Hornitzaileek berme guztiak dituzte Administrazioak fakturak erregistratu eta jasotzeko.

Elektronikoki aurkeztutako fakturak kontsultatzea. Hornitzaileak noiznahi jakin dezake zein den bere fakturen tramitazio-egoera -dagoeneko erregistratu eta onartu badira-, diruzaintza hobeto planifikatzeko.

Hornitzailea  babestea, sektore publikoaren berankortasuna murriztuz, eta ordaintzeko dauden fakturen kontabilitate-kontrol hobea ahalbidetuz. Horrek gastu publikoaren kontrola hobetzen eta gardentasuna indartzen lagunduko du.

Kostuak murriztea eta jasangarritasuna

Ohiko fakturazio-prozesuen fakturak jaulki, bidali eta artxibatzearen ondoriozko kostuetan aurreztea.

Paper gutxiago erabiltzen da, eta horrek ingurumena zaintzen laguntzen du.

3.4 FAKTURAZIO ELEKTRONIKOAREN KUDEAKETA

Faktura elektronikoak sortzeko Facturae aplikaziorako euskarri teknikoa ematerari utzi utzi dio. FACe-n fakturak bidali eta kontsultatzeko gertaerei bakarrik ematen zaie arreta, ez da faktura elektronikoen sorrerari edo fakturarekin lotutako arazoei erantzuten. Faktura bat administrazio publikora bidali behar baduzu eta nola egin ez badakizu, FACe-rekin konektatuta dauden fakturazio-zerbitzuen enpresen zerrenda aurki dezakezu esteka honetan. Zerrenda horretan, bakoitzak eskaintzen dituen zerbitzuen berri ematen da, eta zerbitzu horiek doakoak edo ordainpekoak diren.

Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Fakturazio Elektronikoaren Kudeaketa aplikazioa garatu du. Horren bidez, erraz eta eroso sor daitezke Fakturae formatuko faktura elektronikoak (PRE/2971/2007 Agindua). Software irekiarekin egina, bereziki ETEei, mikroETEei eta langile autonomoei zuzendutako programa da, eta fakturak paperean biltegiratzearen ondoriozko arazoak konpontzeko aukera emango die. Bertsio berriak, 3.4 Fakturazio Elektronikoaren Kudeaketak, hobekuntza txiki batzuk sartu ditu aurrekoaren aldean:

  • Fakturak ezeztatzeko aukera ematen du.
  • FACe-ren web zerbitzuen v2015 bertsioarekin integratzea aplikazio hau argitaratzean.
  • Hizkuntza hautatzeko leihoa ixtea eragozten zuen arazo zuzendua.
  • FACe-ko administrazio-zentroen helbideak automatikoki betetzen dira hartzailearentzat sartutako datuetatik abiatuta.
  • Eranskinak bakarrik onartzen dira pdf.

3.4 bertsio hau bateragarria da aurreko bertsioekin. Datuak gordetzeko, nahikoa da aplikazioaren aurreko bertsioa instalatzeko direktorioan instalatzea.

Hiru instalatzaile eskaintzen dira sistema eragilearen arabera:

Gutxieneko baldintza teknikoak

Pentium III

Memoria: 128 MB

SO: Windows XP, Windows Vista, Windows 7, Mac OS X, Linux.

Bereizmen hoberena: 1024*768.

Java makina birtuala: JRE 1.6 edo berriagoa 144/08/01era arte (beharrezkoa izango da JRE 1.8 edo berriagoa fakturak FACe-ra sortu eta bidaltzeko).

* Arazo bat detektatu da JRE 1.6ren 03 eguneratzearekin.

Aplikazioak deskargatu

Hornitzaile homologatuak

 

ERABILTZAILE GIDA Facturae

ERABILTZAILE GIDA e4faktur

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN FACE KODEAK