Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Global Training Bekak 2015 - Unibertsitateko tituladunentzat atzerrian praktikak egiteko programa

Lehenengo argitaratze data: 2015/06/29

 Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Sailak, Europan zein mundu osoan sortzen ari diren errealitate berriei eta etorkizuneko erronkei irtenbide eraginkorrak eman nahian, atzerrian praktikak egiteko "Global Training" izeneko beka-programa jarri du martxan.

Programa horren bidez, EAEko gazteak atzerrira irten daitezen bultzatu nahi da, beren ezaugarri akademikoekin eta profesionalekin lotutako jarduerak eta proiektuak egin ditzaten atzerriko enpresetan/erakundeetan (6 hilabete), aldez aurretik planifikatutako prestakuntza praktikoko plan baten barruan

EHUk 44 bekak ezkaintzen ditu.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------

EHUn izena emateko helbidea (bai eskuz bai gutunez):

    Iñigo González - inigo.gonzalez@ehu.es  - 943 01 5986 // Arrate Unanue- arrate.unanue@ehu.es - 943 01 8915
    NAZIOARTEKO HARREMANEN BULEGOA UPV/EHU- Ignacio María Barriola eraikina(Aulario), tarteko solairua. Plza. Elhuyar 1, 20018 Donostia-San Sebastián

OHAR GARRANTZITSUA: Prozedura nahasgarria  izan daiteke. Web gune honetan argitaratu diren dokumentu guztiak irakurtzea gomendatzen da, 2. IZENA EMATEKO PROZEDURA 2015 bereziki.

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/global-training-2015