Ikerketa-taldeak

Ikerketa-taldeak

FARMARTEM

Saila
Kimika Analitikoa
Zientziaren esparrua
Kimika

Ikertzaile Nagusia (IN)
Rosa María Alonso

Partaideak

Miren Itxaso Maguregui, Oskar González, María Luz Alonso, Enara Artetxe, Alazne Porcel, Omaira de la Hera, Érika Tarilonte, Alaine Duque, Marta Barandiaran, Idoia Madariaga, Katrin Alberdi, Haizea Salazar, Arrate Rivas y Lidia Blasco.

Hitz gakoak

Metabolomika, farmakoak, industria, ingurumena, auzitegia, ondarearen mantzentzea, ekonomia zirkularra

Deskribapena

FARMARTEM ikerketa-taldearen helburu orokorra da ikerketa-lerroetan definitutako eremuetan aplikatzeko metodologia analitiko berriak garatzea. Teknika kromatografikoetara akoplatutako masa-espektrometria gehien erabiltzen dugun metodologietako bat da, lagina tratatzeko metodoekin batera, hala nola fase solidoko mikroerauzketa edo buru-guneko erauzketak. Halaber, teknika espektroskopiko ez-suntsikorrak eta metodo kimiometrikoak auzitegi-analisian eta kultura-ondarearen kontserbazioan aplikatzen ditugu.

Taldeak gizartearen bizi-kalitatea hobetzeko hainbat arazo konpondu nahi ditu, iraunkortasun-konpromisoa bermatuz teknologia garbien erabilerarekin eta ekonomia zirkularraren printzipioekin bat eginez.

Ikerketa-Lerroak

1. Metabolomika eta farmakoen analisia.

Taldeak hainbat gaixotasunen biomarkatzaileak bilatzea du helburu. Zehazki, eskizofreniaren markatzaile posibleen determinazioan lan egiten ari da lipidomika eta metabolomika bidezko azterketak eginez.

Farmako berriak, formulazioak eta horien egonkortasuna aztertzen dira. Plasma-laginetan berberina determinatu da berorren profil farmakozinetikoa zehazteko. Halaber, haurren obesitatea tratatzeko kate laburreko gantz-azidoak sortzen dituen sinbiotiko (prebiotiko+probiotiko) bati buruz ikertzen ari dira.

2. Ingurumen-analisia

Taldeak SF6aren ordezko gas dielektrikoen nahasketak ezaugarritzen ditu, horiek erabiltzea debekatzen duen Europako araudia eta deribatu fluoratuena kontuan hartuta 2024ko hasieratik. Gas horiek ingurumeneko ikuspuntutik eta ekonomikoki bideragarriak izan behar dute erdi-tentsioko banaketa elektrikoko gelaxketan erabiltzeko.

Beste ikerketa batean alga berdeekin ekoiztutako H2 monitorizatzen da.

Liztor asiarrari (vespa velutina) buruz ere ikertzen ari gara taldean, eta ikerketak egiten dira gatibutasunaren inguruan, larbekin egindako saiakuntzak eta proteina-gizentzeen egonkortasuna eta eraginkortasuna hobetzeko prozesuen inguruan.

3. Auzitegiko analisia.

Ikerketa-taldeak dokumentuak datatzeko hainbat metodologia abian jarri ditu, DATINK eta DATUVINK, besteak beste. Lehenengoak fase solido anizkoitzeko mikroerauzketa (MHS-SPME) eta GC-MS erabiltzen du tintaren osagai lurrunkorrak zehazteko. Bigarrenak, paperean dagoen tintaren gordailu-data esleitzea ahalbidetu du metodologia ez-suntsikor bat erabilita, zehazki, ultramorearen eta infragorri hurbilean (UV-vis-NIR) jasotako espektroak aldagai anitzeko erregresio bidez (PLS) aztertu ondoren.

4. Kultura-ondarearen kontserbazioa.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ondare artistikoaren bilduma eta Faustino Orbegozo Eizaguirre Fundazioaren euskal arte garaikidearen bilduma bezalako artelanetan gertatzen diren narriadurak katalogatu, ebaluatu eta konponbideak bilatzen ditu.

5. Elikagaien hondakinen balorizazioa.

Taldearen erronka da tomatearen eta sagarraren industriako hondakinak minimizatzea eta hondar horiekin balio erantsiko produktuak sortzea, karotenoideak eta pektina modu jasangarrian erauziz, hurrenez hurren. Erauzketa-prozesuetan sakoneko disolbatzaile eutektiko naturalak (NADES) erabiltzen dira, ohiko-metodologien alternatiba gisa.

Taldeak diziplina anitzeko lanaren aldeko apustua egiten du, kimika-fisikaren, mikrobiologiaren, entomologiaren, ekologiaren edo ingeniaritzaren arloetako ikerketa talde batzuekin lankidetzan, besteak beste.

Era berean, kimika, farmazeutika, bioteknologia arloko enpresekin edota hondakin-uren araztegiekin lankidetzan aritzen gara.

Ekipamendua

  • Bereizmen handiko likido kromatografoa diodo eta fluoreszentzia bidezko detekzioarekin (HPLC-DAD-FLD)
  • Bereizmen handiko likido kromatografoa diodo eta fluoreszentzia bidezko detekzioarekin (HPLC-DAD-FLD)
  • Gas kromatografoari lotutako masa espektrometroa (GC-MS).
  • COMBIPAL lagingailu automatikoari lotutako gas kromatografoa – masa espektrometroa. Lagingailu automatikoak likidoen zein gasen analisiak egiteko aukera ematen du eta beraien artean fase solidoko mikroerauzketa (SPME) egin daiteke.
  • Gas kromatografoari lotutako masa espektrometroa eta eroaletasun termikoa (GC-MS-TCD)
  • Ioi-kromatografoa
  • Elektroforesi kapilarra
  • Ultraizozgailua (-80ºC)
  • 3 zentrifuga, eta batek hotzean lan egin dezake
  • 2 estufa
  • Homogeneizatzailea (Tissue-homogenizer).
  • Fase solidoan lan egiteko 3 sistema
  • 4 dezimaletako balantza analitikoa
  • N2 korrontepean lan egiten duen lurrungailua.
  • Ultra-turrax dispertsio-sistema
  • Murgildu daitezkeen imanak
  • PCR mikroputzuak zarratzeko sistema
  • pH-metroa
  • Eroaletasuna neurtzeko gailua
Web orrirako esteka

Harremanetarako
rosamaria.alonso@ehu.eus
+34 946 01 2686

 

MICROFLUIDICS CLUSTER UPV/EHU

Sailak
Kimika Analitika eta Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia
Zientziaren esparruak
Kimika, Bioingeniaritza, Ingeniaritza

Ikertzaile Nagusia (IN)
Fernando Benito López

IN-laguna
Lourdes Basabe Desmonts

Partaideak
2 INs, 11 PhDs, 2 PostDocs

Hitz gakoak
Mikrofluidika, material inteligenteak, gainazalen ingeniaritza, Lab-on-a-Chip, MicroTAS

Deskribapena

Microfluidics Cluster UPV/EHU, Lab-on-a-Chip erabileretarako Micro- eta Nanoteknologian lan egiten duten Euskal Herriko Unibertsitateko bi taldeen arteko aliantza estrategikoa da.  Mikro- eta nanoteknologien gaineko ikerkuntza aplikatu eta translazionalean enfokatzen gara. Mikrofluidika, sentsoreak eta eragingailuak konbinatuz, mikrosistema integratuak garatzen ditugu hurrengo helburuekin: diagnostiko biomedikoak, ingurugiro analisia, kimika, kirol zientzia, biologia eta medikuntza. Orohar, talde multidiziplinarra gara, kimikari, biologo eta ingeniariez osatuta, eta ingurugiro eta kirol zientzialariekin, medikuekin eta industriarekin elkarlanean aritzen gara.

Ikerketa-Lerroak

1. Mikrofluidika.

2. Material inteligenteak sentsore eta eragingailutzat.

3. Gainazalen ingeniaritza.

4. Mikrosistemen integrazioa.

Ekipamendua

  • Gailuen fabrikazioa: Graphtec, Universal Laser Systems, Hot laminator, Plasma cleaner, XEROX Colorqube wax printer, Fluigent, Spin coater model. SU-8 microfabrication station (Microfabrication box), 3D printer Form 1+.
  • Karakterizazioa: pHmeter, Flow meter, Camera, Digital oscilloscope, Kit Optical fiber splicer 41S + Cleaver CT50 (Fujikura), OCA 15EC Drop Shape Analyser (Goniometer), Profilometer: DektakXT® stylus.
  • Sintesia:  Rotavapor™ R-100, Glovebox La Petite. Ultrasound bath, 4DCell equipment for adhesion patterns.

Web orrirako esteka
https://www.ehu.eus/en/web/microfluidics/home

Harremanetarako
fernando.benito@ehu.eus
+34 945 01 3045

lourdes.basabe@ehu.eus
+34 945 01 4538

 

Elikagaien Segurtasunaren Ikerketa (ISA)

Saila
Kimika Analitikoa
Zientziaren esparrua
Kimika Analitikoa

Ikertzaile Nagusia (IN)
María Elizalde Ruiz de Larramendi

Partaideak
María Arritokieta Ortúzar Iragorri

Hitz gakoak
Migrazioa, Elikagaien ontziratzea

Deskribapena

Ikerketa lerro nagusia elikagaien ontziratzeko materialetatik, birziklatutako paper / kartoia eta plastikoetatik kutsatzaileen migrazioa aztertzera bideratuta dago, baita elikagaiekin kontaktuan dauden beste artikulu batzuetatik ere, batez ere iturri naturaletatik eratorritako material berrietatik (banbua eta beste) .

Ikerketa-Lerroak

  • Hondakin-uretatik metalak berreskuratzea erauzketa tekniken bidez
  • Elikagaiekin kontaktuan dauden ontzietatik eta materialetatik kutsatzaileen migrazioa

Ekipamendua

  • Likido-kromatografoa HPLC-DAD
  • Ioi-kromatografoa
  • Voltamperimetroa
  • Partikula kontatzailea
  • Lurrun-presioko osmometroa
Web orrirako esteka

Harremanetarako
maria.elizalde@ehu.eus
+34 946 01 2708

 

Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa (IBeA)

Saila
Kimika Analitikoa
Zientziaren esparrua
Kimika Analitikoa

Ikertzaile Nagusia (IN)
Juan Manuel Madariaga Mota

Partaideak
L.A. Fernández, N.  Etxebarria, M.A. Olazabal, J.M. Amigo, G. Arana, A. de Diego, O. Zuloaga, A. Usobiaga, I. Martinez Arkarazo, K. Castro, A. Prieto, M. Olivares, M. Maguregui, E. Anakabe, A. Gredilla, N. Prieto, J. Aramendia, N. Arrieta, J.A. Carrero, O. Gómez, M. Irazola, L. Kortazar, B. González,  C. García, I. Costantini,  N. López,  I. Alvarez, J. Huidobro, A. Villate, M. San Nicolás, M. Salvoch, J.F. Ayala.

Hitz gakoak
Kimika Analitikoa, Ingurumena, Teknologia Kimikoa, Osasuna, Elikadura, Materialak, Hiri-birsorkuntza, Klima-aldaketa, Ondarea, Kimika Planetarioa

Deskribapena

IBeAko ikertzaile gehienak Kimika Analitikoaren jakintza arlokoak dira. Hala ere, parte hartzen dugun jarduerak diziplina anitzekoak dira beste ikerketa-talde batzuekin batera egiten baititugu

Lortu nahi ditugun helburu nagusiak hauxek dira: (i) metodologia analitiko berriak garatu eta metodo eta prozesu berritzaileak behar diren egoeretan aplikatzea, (ii) kimikari analitikoak diziplina anitzeko lan-ingurunean trebatzea eta kideak diren jakintza-arloetan zientzialariak prestatzea.

Ikerketa-Lerroak
  1. Tresna analitiko desberdinak konbinatzen dituen tresneria berria diseinatu eta eraikitzea.
  2. Ingurumen-iraunkortasuna eta klima- aldaketa-
  3. Toxikologia eta ingurumenaren osasuna.
  4. Elikagaien baliabideak eta elikagaien segurtasuna.
  5. Kultura ondareko materialaren diagnostikoa eta birgaitzea.
  6. Lurreko (bio) prozesu geokimikoak eta horien inplikazioa material estralurtarren alterazioen azterketan eta ulermenean.

Ekipamendua

  • GC-MS, GCxGC-MS, HPLC - MS/MS, LC-qOrbitrap, IC)
  • ICP / MS , Espektroskopia elementala (XRF, LIBS) eta molekularra (UV-VIS-NIR, FTIR, Raman),  potentziometria / espektrofotometria sistemak
  • Klima- zahartzerako ganberak

Web orrirako esteka
https://www.ehu.eus/es/web/ibea/home

Harremanetarako
juanmanuel.madariaga@ehu.eus
+34 946 01 2707

 

MetaboloMIPs

Saila
Kimika Analitikoa

Zientziaren esparrua
Kimika; Kimika Analitikoa

Ikertzaile Nagusia
Ramón José Barrio Diez-Caballero

Partaideak
Amaia Alday Izaguirre, Lucía Itziar Diez-Caballero Gallo, Ainhoa Elejaga Jimeno, Ane Gorostizu-Orkaiztegi Sánchez, Paula Sáez Aduna, María Dolores Encinas Malagón, Alberto Gómez Caballero, Zuriñe Gomez de Balugera, Nora Unceta Zaballa, Asier Vallejo Ruiz, María Aránzazu Goicolea Altuna, Ramón José Barrio Diez-Caballero.

Hitz gakoak

Molekulekin inprimatutako polimeroak; Metabolomika Biosanitarioa, elikagai-metabolomika eta ingurumen-metabolomika; Biomarkatzaileak; (Bio)sentsoreak; Elektroanalisia; Miniaturizazioa.

Deskribapena

MetaboloMIPs taldeak Bioanalisia du bere ikerketen ardatza. Interes biologikoa duten molekulen ikerketa egiten da bi ikuspuntu ezberdinetan oinarrituz. Alde batetik, hartzaile biologiko makromolekularrak imitatuz, material polimeriko berriak garatzea helburu duen estrategia legoke. Ildo horretan, interesekoak izan daitezkeen molekula biologikoen kontrako antigorputz artifizialak sintetizatzen dira eskala nanometrikoan, entsegu biologikoetan antigorputz naturalen ordezko bezala erabiltzeko. Afinitate altueneko antigorputzak, ezagutzarako elementu bezala erabiliko dira sentsoreen teknologian, diagnostiko probetan erabil daitezkeen PoC (point of care) gailu berriak sortzeko helburuarekin. Bigarren ikuspuntuari dagokionez, hau Metabolomikaren esparruari bideratua dago. Masa-espektrometrian oinarritutako metodologia analitikoen erabilpenean oinarritzen da, biomarkatzaile berrian aurkitzeko asmoarekin, bai osasunaren arloan baita arkeometrian ere. Ikerkuntza-taldea estrategia quimiometriko osagarrien bilaketa eta erabilpenean espezializatu da, entitate bereizgarrien identifikazioa bermatzen dutenak target edo non-target metodologiak direla medio.

Ikerketa-Lerroak

  1. Molekulekin inprimatutako polimeroen garapena, antigorputz artifizial bezala, diagnostikorako tekniketan erabiltzeko.
  2. Estrategia metabolomikoak biomarkatzaileen bilaketarako, bai arkeometrian baita osasunaren arloan ere.
  3. Elikagaien segurtasuna: kutsatzaileen efektu sinergikoak dietan.

Ekipamendua

  • Buru-guneko lagingailua duen gas-kromatografoa, masa-espektrometro bati akoplatua.
  • Elektroi-harrapaketa detektagailu bati lotutako gas-kromatografoa.
  • Garraren bidezko ionizazio-detektagailu (FID) eta nitrogeno-fosforo detektagailudun (NPD) gas-kromatografoa.
  • Likido-kromatografo bat, fotodiodo-lerrozko detektagailu (DAD) bati eta fluoreszentzia-detektagailu bati lotua.
  • Masa-espektrometro bati akoplatutako likido-kromatografo bat (UHPLC-MS).
  • Potentziostato/galvanostato bat EQCM (kuartzozko kristalezko mikrobalantza elektrokimikoa), eta neurketa kronopotentziometrikoak egiteko moduluekin.
  • Multipotentziostato/galvanostato bat inpedantzia elektrokimikozko espektroskopiarako modulu batekin.
  • Mikroplaken irakurgailua fluoreszentzia eta denboran zeharreko fluoreszentzia homogeneo (HTRF) bitartez neurketak egiteko.
  • Gainazaleko plasmoien erresonantzia-espektroskopiarako sistema multiparametrikoa (MP-SPR).
  • Karbono organiko totalaren analizatzailea
  • Absortzio atomikozko espektrofotometroa.
  • Laginen tratamendua: mikrouhinez lagundutako erauzketa- eta digestio-sistemak; lagin-lurrungailua; homogeneizatzaile ultrasonikoa; errotore-errota; hoztutako zentrifuga.

Web orrirako esteka

 https://www.ehu.eus/es/web/metabolomip/hasiera

Harremanetarako

r.barrio@ehu.eus