Aurkezpena
Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Analitikoa Saila Arabako campuseko Farmazia Fakultatearen eta Bizkaiko campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen artean banatutako bi atalek osatzen dute. Kimika Analitikoaren arloko irakasleak eta ikertzaileak biltzen ditu, aipatutako unibertsitateko Arabako eta Bizkaiko Campusetan lan egiten dutenak.
Saila honek graduko, masterreko eta doktoretza mailako irakaskuntza eskaintzen du arlo ezberdinetan.
Gradu mailan, Farmazia Fakultatean Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Ingurumen Zientziak eta Farmazia Graduetan du irakaskuntza. Zientzia eta Teknologia Fakultatean, berriz, Kimika Graduan batez ere, baina Ingenieritza Kimikoa, Biologia, Biokimika, Bioteknologia, Fisika eta Geologia graudetan ere parte hartzen du sailak.
Master eskaintzari dagokionez, Farmazia Fakultatean Auzitegiko Analisia eta Elikagaien Kalitate eta Segurtasuna ikasketak egin daitezke. Zientzia eta Teknologia Fakultatea eta Plentziako Itsas Estazioa sede dituztela, Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia, Ingurumen Kutsadura eta Toxikologia ECT+(Erasmus Mundus), Marine Environment and Resourses (Erasmus Mundus) eta International Master of Science in Marine Biological Resources (IMBRSea) unibertsitate masterretan irakasten dute saileko kideek.
Halaber, Doktoretza Programen eskaintza ere anitza da, Auzitegiko Analisia, Elikagaien Kalitate eta Segurtasuna, Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia, Ondare eta Paisaia Diziplinarteko Estrategia Zientifikoak, eta Itsas Ingurugiro eta Baliabideak izeneko doktoretzak eskaintzen dituelarik.
Guzti hauekin loturik Sailak Kimika Analitikoaren alorrean hainbat ikerketa-lerro garatzen ditu, guztira 60 ikertzaile ingururen eskutik, eta horien emaitzak nazioartean hedapen handieneko aldizkari zientifikoetan egindako argitalpenek bermatzen dituzte.