XSLaren edukia
Kutsatzaileen Analisia
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Titulazioa
- Ingurumen Zientzietako Gradua (Plan berria)
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 9
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 54 | 81 |
Gelako p. | 9 | 24 |
Laborategiko p. | 27 | 30 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Titulazioko gaitasunak
1.Eremu natural, hiriko edo baserrikoetako ingurunea eta beroni loturiko baliabideak analizatu, gestionatu eta kontserbatzea, bai eta lurralde-antolakuntzarako plan eta proiektuen diseinu eta garatzea ere.
2.Ingurumenaren arlokorako zeregin profesionalean ari diren lan-taldeetan integratzea, irakaskuntza eta ikerkuntza barne.
3.Ingurumen-gestiorako sistemak enpresen esparrurako egin, ezarri eta mantentzea eta osasunerako ingurumen-arriskuak jakin, analizatu eta prebenitzea.
4.Ingurumen-kutsadura balioetsi, analizatu, kontrolatu eta tratamendurako teknikak jakitea.
5.Ingurumen-proiektuak diziplina anitzeko planteamenduaz planifikatu eta garatzea.
6.Proiektu, plan eta programen ingurumen-eragina balioestea.
7.Zientzien oinarrizko jakintza bereganatu eta haren emaitzak erabiltzea, gizarte, ekonomia, lege eta etikaren eremuak integratuz, ingurumenaren problemak identifikatuta.
Zeharkako gaitasuna
1.Iturburu ezberdinetako informazioa gai bati aplikatuta erabiltzen jakitea, egokiro aplikatuz, ondorio esanguratsuenak atera eta jendaurrean aurkezten jakinda.
Irakasgaiko gaitasuna zehatzak.
1.Ingurumen-kutsadura balioetsi, analizatu, kontrolatu eta tratamendurako teknikak jakitea.
2.Ingurumen-proiektuak diziplina anitzeko planteamenduaz planifikatu eta garatzea.
3.Iturburu ezberdinetako informazioa gai bati aplikatuta erabiltzen jakitea, egokiro aplikatuz, ondorio esanguratsuenak atera eta jendaurrean aurkezten jakinda.
4.Prozedura analitikoaren garapena egiteko tresnak ezagutu ingurumenean dauden kutsatzaileen analisia egiteko.
5.Kutsadura akustikoa zein erradioaktiboa neurtu eta analizatzea.
Ezagutza-emaitzak
1.Oinarrizko terminologiaren erabilpen egokia kutsatzaile kimiko eta fisikoen analisian.
2.Kutsatzaile nagusien identifikazioa airean, lur-zoruan eta uretan.
3.Ingurumeneko kutsatzaile kimikoen efektuak eta konportamendua aurresateko informazioa bilatu eta modu kritiko baten aztertu.
4.Kasu praktikoen ebazpena prozesu analitikoen bidez kutsatzaileen maila ezagutzeko.
5.Araudian oinarritutako erabakiak hartu analisi metodologiarik egokiena hautatuz, antolatuz eta ebaluatuz.
6.Bilaketa bibliografiakoa egin eta irakurritako informazioa interpretatzeko gai izatea.
7.Airearen, uraren zein zoruaren kutsatzaileen kontrola egiteko estrategia desberdinak aztertu.
8.In-situ analisiak eta ingurumeneko laginen analisia teknika instrumentalen bidez eta datuen interpretazioa.
9.Modu egokian testuak idatzi eta ahozko aurkezpenak egin.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. Gaia: Sarrera. Ingurumeneko Kimika Analitikoa
Sarrera. Garapen historikoa. Gizakiaren eragina ingurumenean. Ingurumeneko analisia. Kontzeptu orokorrak. Terminologia. Metodo eta Prozesu Analitikoa. Bilaketa bibliografikoa.
2. Lagin-biltzea
Sarrera. Lagina jasotzeko plangintza. Lagin-biltze plana. Lagin motak (ura, lurra, sedimentuak, atmosfera eta biota). Laginaren babesa eta garraioa.
3. Aurretratamendua
Sarrera. Lagin-prestaketa (homogeneizazioa, lehorketa, ehoketa, baheketa, iragazketa, pisaketa). Analito ezorganikoen analisirako lagin solidoen eta likidoen tratamendua (Errekuntza lehorra, digestio azidoa, fusioa). Analito organikoen analisirako lagin solidoen eta likidoen tratamendua (erauzketa, fase solidoko erauzketa, fase solidoko mikroerauzketa, purga eta tranpa). Analisi elemental.
4. Analisi Instrumentala
Sarrera. Espektroskopia molekularra (ultramore/ikusgaia eta infragorria). Espektroskopia atomikoa (xurgapen eta igorpen atomikoa). Gas-kromatografia (banaketan eta sentikortasunean eragina dituzten parametroak) eta detektagailuak (FID, ECD eta MS). Likido-kromatografia (banaketan eta sentikortasunean eragina dituzten parametroak) eta detektagailuak (UM/Ik, FLD eta MS).
5. Datuen tratamendua
Sarrera. Oinarrizko kontzeptuak (Zehaztasuna, doitasuna, detekzio-muga, kuantifikazioa). Kalibratu motak (kanpo, barne, adizio estandarra). Emaitzen adierazpena (konfiantza-maila, desbiderazio estandarra). Datu susmagarriak
6. Uren karakterizazioa
Sarrera. Kalitate-Parametroak (Disolbatutako solidoak, eroaletasuna, erredox potentziala, pH, disolbatutako oxigenoa, karbono organiko totala). Anioiak, metalak eta metaloideak.
7. Kutsatzaile atmosferikoak
Sarrera. Kutsatzaile primario eta sekundarioak. Kutsatzaile ezorganikoak atmosferan. Kutsatzaile organikoak atmosferan. Esekiduran dauden partikulak. Eraginak eta Analisiak.
8. Lurzoru kutsatuen analisia
Sarrera. Lurraren fenomenoak eta konposizio kimikoa. pH, Karbono organiko totala, erredox potentziala, kutsatzaile organiko eta ezorganikoak.
9. Kutsatzaile erradioaktiboak eta akustikoak
Sarrera. Soinua eta erradioaktibitatea neurtzeko instrumentazioa.
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgai honen metodologia Eskolak gelan , Gelako praktikaz eta Laborategiko Praktikaz osaturik dago.
Eskolak gelan
Eskolak gelan eta irakaslearen azalpenen osagarri, metodologia aktiboak egingo dira (puzlea, bikote-ikasketa, gidatutako arazoen ebazpena (Guide Problem Solving GPS)...) eta datuen tratamendua ere landuko da.
Gelako praktikak
Gelako praktiken kredituak Arazoetan Oinarritutako Irakaskuntza bat garatzeko erabiltzen dira. Ikasleak hirunaka edo launak lan egiten dute eta hurrengo galdera erantzun beharko dute:
Gai izango da Bilbo 2032ko Joko Olinpikoak ospatzeko?
Ekintza honen helburu nagusia, egoera erreal baten oinarrituta, ikasleak metodo analitiko oso baten garapena egitea da.
Irakaskuntza-mota honetan ikasleak irakasgaiko 1., 2., 3. eta 5. gaitasun zehatzak lantzen ditu eta 1., 3., 4., 5., 6. eta 9. ezagutza-emaitzak lortuko ditu.
Laborategiko praktikak.
Laborategiko praktikak 7 egunez egiten dira.
Praktiken aurretik, ikasleek, bikoteka, praktika-gidoiaa landu behar dute. Aldez aurreko kalkulu guztiak landu, ulertu eta egin behar dituzte.
Praktikak bikoteka egingo dira. Azken egunean, ikasle bakoitzak proba praktiko bat egingo du laborategian.
Ikasleak, banaka, laborategiko koaderno bat egin beharko du, irakaslearen azalpenei jarraituz.
Ikasleek ikasgaiaren 1. eta 4. gaitasun espezifikoak lantzen dituzte eta ikaskuntzaren emaitza lortzen dute 8. Laborategiko praktiketan, 4. gaitasuna lantzen den leku bakarra da.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
-Ebaluazio-sistema jarraitua
Alarma egoera berri bat dekretuz agintzen bada eta aurrez aurreko irakaskuntza ezin bada aurrera eraman, hurrengo lerroetan deskribatzen den ebaluazio sistemak aldaketak jasan ditzake. Egoera horretan, irakasgaiaren ebaluazioaren moldaketa burutuko litzateke irakaskuntza ez presentzialaren modalitatea kontuan hartuz.
Irakasgaia bi ataletan banatzen da bat Teorikoa eta Praktikoa bestea. Amaierako nota bi atal horien baturari dagokio.
Atal Teorikoa (Nota finalaren %65)
1. Amaierako proba: Notaren %30. Proba honek bi azpiatal edukiko ditu. Bat kasu erreal baten ebazpenari dagokiona eta bi datuen tratamenduko ariketa baten ebazpenari dagokiona. Ebaluatuko diren titulazioko gaitasunak 1, 4 eta 7, eta irakasgaiko gaitasun zehatzak 1, 2, 4 eta 5 izango dira. Lortutako ezagutza-emaitzak 1-5.
2. Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza: Notaren %35. Ebaluatuko diren titulazioko gaitasunak 1-7, zeharkako gaitasuna eta irakasgaiko gaitasun zehatzak 1-3 izango dira. Lortutako ezagutza-emaitzak 1-7 eta 9.
Atal Praktikoa: Nota finalaren %35. Ebaluatuko den titulazioko gaitasuna 4 eta irakasgaiko gaitasun zehatza 4 izango dira. Lortutako ezagutza-emaitzak 8 eta 9.
- Praktiken aurreko kalkuluak (bikoteak): % 10
- Praktiken koadernoa: % 5
- Azterketa praktikoa: azken notaren % 15
Atal eta azpiatal guztietan hamarretik bosteko nota lortu beharko da irakasgaia gainditzeko. Noten eta gainditzeko beharrezkoak diren irizpide zehatzagoak ikaslearen koadernoan topa daitezke.
Ukoak: Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera (2016ko Abenduaren 15ko UPV/EHUko Gobernu Kontseiluko Akordioa. 2017ko martxoaren 13an EHAAn publikatua) eta Graduko titulazioetan, ikasleak amaierako ebaluazio bat edukitzeko eskubidea du. Horretarako, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin behar dio gehienez lau hilabetea hasi eta 9 asteetara (zentroaren egutegiaren arabera). Ikasle horiek, irakasgaiko gaitasun guztiak jaso dituztela bermatu beharko dituzte amaierako ebaluazio baten bidez. Ebaluazio hori, proba bakarra ala proba desberdinak izan daitezke, bai teorikoak bai praktikoak.
Ukok egiteak, ez-aurkeztua kalifikazioa suposatuko du.
Ebaluazio jarraituren kasuan, ukoa idatziz aurkeztu beharko zaio irakasleari, irakaskuntza eskolak amaitu baino hilabete bat lehenago.
Ebaluazio-sistema ez-jarraitua:
Azken ebaluaziorako ere aurrez aurreko ebaluazioa kontuan izango da. Berriz ere, alarma egoera berri bat dekretuz agintzen bada, ebaluazio ez presentzialaren aukera proposatuko da.
Ebaluazio ez-jarraitua egiten duten ikasleek irakasgaiaren osotasuna ebaluatuko duen proba bakarra edo proba desberdinak egin beharko dituzte, bai teorikoak bai praktikoak. Gaitasun eta ezagutza-emaitza guztiak ebaluatuko dira bertan. Proba bakoitza gainditzeko hamarretik bost bateko nota minimoa lortu behar da proba guztietan.
Amaierako probara ez aurkeztea nahiko izango da deialdiari uko egiteko.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
-Eskola magistralak eta Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza
Unibertsitateko sarera konexioa duen ordenagailua, papera eta boligrafoa.
- Laborategiko praktikak
Laborategiko bata eta laborategiko koaderanoa (bi hauek gabe ezin dira praktikak egin). Boligrafoa, kalkulagailua edo ordenagailua.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
-Introduction to Environmental Analysis, 2002, Roger Reeve, John Wiley & Sons Ltd.
-Fundamentals of Environmental Sampling and Analysis, 2007, Chunlong Carl Zhang, John Wiley & Sons Ltd.
-Practical Environmental Analysis: Edition 2, 2006, Miroslav Radojevic, Vladimir Bashkin, The Royal Society of Chemistry.
-Ingurumen-kutsaduraren analisia, 2014, Jone Omar, UEU eta UPV/EHU.
-Environmental Noise Pollution
Gehiago sakontzeko bibliografia
-Fundamentos de Química Analítica. Una aproximación docente-discente, Miguel Valcárcel Cases, Ángela I. López Lorente, M. Ángeles López Jiménez, 2017, UCOPress.
-Análisis Químico de Trazas, Carmen Cámara y Concepción-Conde, 2012, Síntesis.
- Field Sampling, Principles and Practices in Environmental Analysis, 2004, AR Conklin,Marcel Dekker.
- Análisis Instrumental, Kenneth A. Rubinson y Judith F. Rubinson, 2000, Pearson Education.
- Extraction Methods for Environmental Analysis, 1998, JOHN R. DEAN, John Wiley & Sons Ltd.
- Estad¿ica para Qu¿ca Anal¿ca, JC Miller, 1993, Addison-Wesley Iberoamerican SA.
Zeharkako gaitasunak lantzeko proposatutako bibliografia:
- El Arte de Presentar: C¿planificar, estructurar, dise¿y exponer presentaciones Gonzalo ¿lvarez Mara¿ 2012, Gesti¿000.
- Presentation zen, Simples Ideas on Presentation Design and Delivery, Garr Reynolds, 2012, New Riders.
- M¿do TED para hablar en público: Los secretos de las conferencias que triunfan en todo el mundo, Jeremey Donovan, 2013, Grupo Planeta.
- Hablar en p¿blico, Jose Mar¿Acosta, 2013, ESIC.
- The Sense of the Style: The thinking Persons Guide to Writing in the 21st Century, Steven Pinker, 2014, Allen Lane.
Aldizkariak
-Web of Science:(https://webofknowledge.com/)
-Scopus: https://www.scopus.com
-Scifinder: https://scifinder.cas.org/
-Google Acad¿co: https://scholar.google.es
-http://www.inguma.eus/?hizkuntza=eu
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-6 | 17:00-18:00 | ||||
1-8 | 17:00-18:00 | ||||
1-15 | 17:00-18:00 | 17:00-18:00 | |||
9-13 | 17:00-18:00 | ||||
12-15 | 17:00-18:00 | ||||
14-15 | 17:00-18:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-5 | 18:00-19:00 | ||||
7-11 | 17:00-18:00 | ||||
8-8 | 17:00-18:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
10-10 | 09:00-13:00 | 09:00-13:00 | 09:00-12:30 | 09:00-12:30 | 09:00-13:00 |
11-11 | 09:00-13:00 | 09:00-13:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-6 | 15:00-16:00 | ||||
1-15 | 15:00-16:00 | 15:00-16:00 | 15:00-16:00 | ||
12-15 | 15:00-16:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-5 | 16:00-17:00 | ||||
7-11 | 15:00-16:00 | ||||
8-8 | 15:00-16:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
11-11 | 09:00-12:00 | 09:00-13:00 | 09:00-13:00 | ||
12-12 | 09:00-13:00 | 09:00-13:00 | 09:00-13:00 | 09:00-13:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
14-14 | 09:00-13:00 | 09:00-13:00 | 09:00-12:00 | 09:00-13:00 | 09:00-13:00 |
15-15 | 09:00-13:00 | 09:00-13:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA
- . - FARMAZIA FAKULTATEA