IKTk

IKTk (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) lanabes moduan erabiltzea, Ingeniaritzako Graduetako Ingeniaritza Kimikoa arloan, ikaskuntza autonomoa eta ebaluazio jarraitua egiteko

Ikasleek IKT batzuk erabiltzen dituzte, hala nola ikasteko ingurune eta plataforma birtualak (Dropbox, Moodle), kalkulu-orriak, multimedia-aurkezpenak, eta abar, bi xede nagusi hauekin: 1) zeharkako gaitasunak, generikoak zein informatikoak, eskuratzea hobetzea, eta, ondorioz, ikasleen errendimendu akademikoa hobetzea; 2) irakaste-ikaste prozesua hobetzea, ebaluazio jarraitua eginez, ikasle eta irakasleen arteko atzeraelikadura hobetuz eta ikasketa autonomoa eta kooperatiboa bultzatuz. 0 ikastaro birtual baten oinarri moduan web-orri bat sortu da, ikasleen errendimendu akademikoa hobetzeko asmoarekin. Lehen ikasmailako irakasgaien gaitasun espezifikoak lortzeko behar diren edukiak eta gaitasunak eskuratzeko laguntzen die ikasleei 0 ikastaro horrek. Irakasgai bakoitza hasi baino lehen, ikasleek ikasteko erabil ditzaketen prestakuntza-jarduera batzuk Web-edukien kudeatzaile batean sartu dira. Jarduera horiek gabeziak osatzeko eta ezagutzak indartzeko lagungarri izango zaizkie ikasleei, horrela ikaste autonomoa lagunduz.