Indarreko berrikuntza lineak
1) IKTk (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) lanabes moduan erabiltzea, Ingeniaritzako Graduetako Ingeniaritza Kimikoa arloan, ikaskuntza autonomoa eta ebaluazio jarraitua egiteko.
Ikasleek IKT batzuk erabiltzen dituzte, hala nola ikasteko ingurune eta plataforma birtualak (Dropbox, Moodle), kalkulu-orriak, multimedia-aurkezpenak, eta abar, bi xede nagusi hauekin: 1) zeharkako gaitasunak, generikoak zein informatikoak, eskuratzea hobetzea, eta, ondorioz, ikasleen errendimendu akademikoa hobetzea; 2) irakaste-ikaste prozesua hobetzea, ebaluazio jarraitua eginez, ikasle eta irakasleen arteko atzeraelikadura hobetuz eta ikasketa autonomoa eta kooperatiboa bultzatuz.
2) 0 ikastaro birtual baten oinarri moduan web-orri bat sortu da, ikasleen errendimendu akademikoa hobetzeko asmoarekin. Lehen ikasmailako irakasgaien gaitasun espezifikoak lortzeko behar diren edukiak eta gaitasunak eskuratzeko laguntzen die ikasleei 0 ikastaro horrek. Irakasgai bakoitza hasi baino lehen, ikasleek ikasteko erabil ditzaketen prestakuntza-jarduera batzuk Web-edukien kudeatzaile batean sartu dira. Jarduera horiek gabeziak osatzeko eta ezagutzak indartzeko lagungarri izango zaizkie ikasleei, horrela ikaste autonomoa lagunduz.
3) Lanabes digitaletan oinarritutako jarduera interaktiboak diseinatzea eta inplementatzea, zenbait irakaskuntza-modalitatetan irakaste-ikaste prozesua hobetzeko.
Lineako baliabide interaktiboak sortzea eta inplementatzea da helburu nagusia. Baliabide horiek ikasleek erabili ahal izango dituzte UPV/EHUko eGela plataforma birtualaren bidez, Interneten dagoen software egokia aplikatuz. Bilboko Ingeniaritza Eskolako Meatzeen eta Herri Lanen IT eta Industria IT ataletan eskaintzen diren Graduetako irakasgai batzuetako (irakaskuntza-modalitate ezberdinak dituztenak) presentziazko eskolak indartu dira horrela. InMeBa taldeko kideak irakasgai horietan irakasle dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Irakaskuntza-metodologia hori inplementatu eta gero, ikasleek izandako emaitzak aztertzen dira, errendimendu akademikoari eta asebetetze-mailari dagokienez.