Irakaskuntza
Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia Sailak eskolak ematen ditu Bilboko Ingeniaritza Eskolako egoitza guztietan eta Gasteizko Ingeniaritza Eskolan.
Graduko ikasketak
Saileko irakasgaiak transbertsalak dira eta ingeniaritzako gai ugari lantzen dituzte: materialak, metalurgia, meatzaritza, bai eta kartografia, geodesia eta fotogrametria ere.
Ingeniaritzako irakasgaiak izanik, prestakuntza teorikoa eta aplikazio praktiko argiak uztartzen ahalegintzen gara. Horren guztiaren helburua da industriaren munduaren eta gizartearentzako zerbitzuaren ikuspegiarekin bat egitea.
Masterrak
Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia Sailak irakasgai ugari ematen ditu unibertsitateko hainbat masterretan, batzuk propioak, hala nola: Material Aurreratuen Ingeniaritzako masterra eta Meatzaritzako Unibertsitateko masterra; baita beste espezialitate batzuetakoak ere, UPV/EHUko graduondoko ikasketen esparruan.
Doktoregoak
Graduatuei ikerketara eta doktorego tesia idaztera bideratutako prestakuntza aurreratua ematen jarraitzeko, Sailak Materialen Ingeniaritzako eta Prozesu Jasangarrietako Doktorego Programa bat du eta, Sailak ematen dituen edukien diziplinartekotasuna ikusirik, irakasleetako batzuek beste doktorego programa batzuetan ere parte hartzen dute.