PRESENTACIÓN

Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia Saila

Sailak ematen dituen eraikinak

UPV/EHUko Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia Sailean 50 pertsona inguru aritzen da lanean irakaskuntzan eta/edo ikerketan, Bizkaiko eta Arabako Campusetako 4 eraikin desberdinetan. Ingeniaritzako lau arlotan eskolak emateko ardura du sailak: Kartografia, Geodesia eta Fotogrametria Ingeniaritzan; Materialen Zientzian; Meatze Prospekzio eta Ikerkuntzan; eta Meatzeen Ustiapenean. Ingeniaritzako sail klasikoetako bat gara, eta gure egiteko nagusia ikasleak beren espezialitatean prestatzea da, oso kontuan izanik ingeniaritzan aritzeko behar dituzten gaitasun guztiak menderatu behar dituztela ikasketak amaitzerako.

Sail honetan konpromisoa dugu gure ingurune industrial eta sozialarekin eta, hala, lankidetza estuan dihardugu ekoizpen eta zerbitzu industriarekin, teknologia zentroekin, elkarteekin, administrazioekin eta erakundeekin, ezagutzaren transferentzia egokia erdieste aldera. Horren guztiaren emaitza gisa, ikerketa ildo batzuk eratu dira eta, urteen joanean, doktorego tesi ugariko emaitza bildu dugu, sailak parte hartzen duen doktorego programen barnean.