Ikerketa
Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia Sailak ikerketa jarduerak diseinatzen ditu berezko dituen ingeniaritzaren alorretan, hots, materialen ingeniaritzan, metalurgia ingeniaritzan, meatze ingeniaritzan eta, azkenik, kartografian, geodesian eta fotogrametria ingeniaritzan.
Ingeniaritzaren alor horietan, sail honek, ikerketa bultzatzerakoan, uztartu egiten ditu zehaztasun zientifikoa eta ikerketa aplikatua, industria-sektore hartzailearen teknologietara bideratua, gizartean zuzenean aplika daitekeen ezagutzaren sorkuntzaz ahaztu gabe. Azken urteotan, argitalpen zientifiko eta teknologiko ugari lortu dira horri esker, bai eta industria, administrazio eta erakundeentzako berrikuntza proiektuak ere. Nabarmentzekoa da, halaber, Sail honen diziplinartekotasuna dela eta, hainbat kasutan ekintza horiek ondorio positibo nabarmena izan dutela ingurune sozial eta kulturalean.
Jarduera horien guztien oinarri dira Sailaren ikerketarako azpiegitura egokiak, bai eta kanpoko beste eragile batzuekin adostutako aliantzak ere (unibertsitateak, enpresak, teknologia zentroak eta administrazioak), baliabideen kudeaketaren arloan ahalik eta emankorren izateko asmoarekin.