Erakunde elkartuak
Bikaintasuneko Oinarrizko Ikerketa Zentroak (BERCak)
Achucarro Basque Centre for Neuroscience |
---|
Achucarro zentroaren helburu estrategiko nagusia gizartearen garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrean laguntzean da. Horretarako, burmuin osasuntsu eta gaixoan, neurona-glia erlazioaren biologian, nazioarte mailan,ikerkuntza nabarmena garatu nahi dugu. Honako ikerkuntza ikuspegiaren bidez, alde batetik neurozientzialarien belaunaldi berrien trebakuntzan lagundu ahal izango dugu, eta bestetik, gizakion burmuinaren ezagutzaren inguruko komunikazioan eta hedapenean agente aktibo bat izaten.
Basque Centre for Materials, Applications and Nanostructures |
---|
BCMaterials ikerketa zentro autonomo bat da, ezaugarri elektriko, magnetiko eta optiko aurreratuak dituzten material funtzionalen gaineko ikerketaren alderdi guztiak barne hartzen dituena, oinarrizko alderdietatik hasi eta aplikazioetaraino. Jarduera berezi bat eskaintzen zaie geruza finen materialei eta nazioarteko instalazio handiak behar dituzten karakterizazio teknikei (neutroi eta sinkrotroien erradiazio iturriak, adib.).
Basque Centre for Macromolecular Design & Engineering-Polymat |
---|
Polimero sintetikoak bizitza modernoa moldatu duten askotariko produktutan daude. Etorkizunean, egungo aplikazioetako beste material batzuk ordezten jarraituko dute polimeroek, eta eginkizun garrantzitsua izango dute XXI. mendeko erronketako batzuei (energia, osasunaren zaintza eta iraunkortasuna, adib.) aurre egiteko beharrezkoak diren teknologien garapenean.
Beste batzuk
Instituto de Investigación Sanitaria BioCruces |
---|
BioCruces tiene como misión promover, cohesionar y apoyar a los grupos de investigación que conforman el Instituto para desarrollar una investigación traslacional de calidad y potenciar la innovación efectiva y la colaboración con otras entidades. Todo ello con el fin de proporcionar nuevas herramientas, prácticas y conocimiento para contribuir a la mejora de la atención sanitaria, la salud de la población, la creación de riqueza y el desarrollo económico.