Ikerketa Plana
III IKERKETA ETA TRANSFERENTZIA PLANA 2024-2027

UPV/EHUk III IKERKETA ETA TRANSFERENTZIA PLANA 2024-2027 aurkezten du dokumentu honetan. Aldi honetarako oinarrizko helburuak dira: bultzada ematea gure ikerketaren nazioarteko proiekzioari eta lidergo sozialari; areagotzea ikertalde finkatuen inplikazioa graduondoko prestakuntzan eta ezagutzaren transferentzian eta dibulgazioan (eta talde horiek Garapen Jasangarriko Helburuekin lotzea); hirugarrenik, bultzada ematea Unibertsitate-Enpresa-Gizarte gelen sareari, aldi berean indartuta gizarte eta enpresa
sarearekin elkarlanean aritzeko beste hainbat tresna.