Info_Organizacion_presentacion

Ikerketaren arloko Errektoreordetzaren aurkezpena

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateak, Gizarteari zerbitzua eskaintzeko duen konpromisoa oinarri hartuta, inguru sozio-ekonomikoaren garapena bultzatzeko asmoa du. Unibertsitateko ikerketa-taldeek lehen-mailako ikerketa-lana egiten dute, egitasmo publiko zein pribatuetako deialdietan parte hartuz. Gainera, gure Unibertsitateak lankidetza-hitzarmenak egin ditu ikerketa-zentroekin eta kontratuak sinatu ditu hainbat enpresa eta erakunderekin, ikerketa-emaitzak eskualdatzeko, zientzia- eta teknologia-arloetan lankidetza bultzatzeko eta I+G gaietan aliantza estrategikoak finkatzeko.

Ikerketaren arloko Errektoreordetzaren helburu estrategikoen artean, azpimarratzekoak ditugu bikaintasunean oinarritutako ikerketa garatzea eta ezagutzak sortzeko eta ezagutza horiek enpresei zein erakundeei eskualdatzeko laguntza eskaintzea.

 

Ikerketaren arloko Errektoreordetzak

  • Zientzialari gazteak eta beren ikerketa-lanen emaitzak gizartean txertatzeko bideak jartzen ditu. 
  • Unibertsitatearen eta Gizartearen artean ikerketa-gaietako komunikazioa eta ezagutza hobetzen ditu.
  • Unibertsitateko ikertzaileek egitasmoetako deialdietan parte hartzeko aukera kudeatzen eta sustatzen du, eta ikerketa-arloko beste erakunde batzuekin lankidetza bultzatzen du.
  • Unibertsitatearekin lankidetzan jardun nahi duten enpresa eta erakundeei aholkularitza eskaintzen die, eta beren I+G eskaerak eta aholkularitza ikerketa-taldeetara bideratzen ditu.  
  • Ikerketen emaitzak babesteko eta ondoren ustiatzeko bideak finkatzen ditu, patente eta jabetza intelektualeko objektuen bitartez.
  • Oinarri Teknologikoa duten Enpresak sortzeko aholkularitza- eta lankidetza-lana eskaintzen du; baita lankidetza estrategikorako sareak sortzeko laguntza ere.

 

Harremanetarako

Inmaculada Arostegui Madariaga - Ikerketaren arloko Errektoreordea

Idoia Muñoz - Errektoreordearen idazkaria

Sarriena auzoa z/g, 48940 Leioa /Bizkaia
Tfnoa. +34 946012181
Helbide elektronikoa: vrinvestigacion@ehu.eus