KOMUNITATEA

IKD GAZtE komunitatea

Talde-argazkia

Fakultateak

Gipuzkoako campuseko zentro guztiek urtero IKDGAZtE proiektuarekin hitzarmen bat sinatzen dute, bertan zentroek kudeatzen dituzten graduen inplikazioa aitortuz. Bederatzi fakultateek  16 gradutan eskaintzen dute IKD GAZtErekin txertaketa. 

Irakasleak

IKDGAZtE proiektua graduko ikasgai batean txertatzen da ikasleagoari ikasgai hori lantzerakoan parte hartzeko eta inplikatzeko aukera izan dadin. Graduko komisioak erabakitzen du zein ikasgaietan txertatzen den proiektua beste irizpideen artean, ikasgaiaren egokitasuna, zeharkako gaitasunen lanketa, gizartearekiko konpromiso maila eta abar kontuan izan da. Aukeratzeko beste irizpide garrantzitsu bat irakaslea ados egotea da. Beraz, curriculum txertaketa bermatzen da, hain zuzen ere, ikasgaiaren 2 ECTS-ak IKDGAZtE-k garatu eta kudeatuko dituelako. Irakaslearekin dagoen harremana estua eta moduluan zehar ematen da. Halaber, irakasleek hitzarmen bat sinatzen dute eta moduluaren hasierako saiotik proiektuarekin, erronkekin eta ikasleen garapenarekin harremanetan daude. Aipatzearren, moduluaren laugarren saioa burutu eta gero, ikasle bakoitzaren prozesuaren inguruko informazioaren berri emateko bilera bat egiten da, eta behin modulua amaitu ostean, berriro ere irakasleekin azken bilera bat egiten da, ikaslearen  balorazioa jasoz. Azken elkar truke honetan irakaslearen aurrean ikaslearen garapena baloratzeko erabili diren ebaluazio tresna ezberdinak azaltzen dira.

Ikasleak

Ikaslea bazara eta gurekin parte hartu nahi baduzu, bi aukera dituzu proiektuaren barne izateko:

  • Alde batetik, talde motorreko IKD kidea izan zaitezke, proiektuan zehar erronka baten parte hartuko duten ikasleak dinamizatu eta laguntzeko. Dinamizatzailea izateko, kurtso hasieran zabaltzen da deialdia (borondatezko praktikak dira).
  • Bestalde, IKD kide berri bezala hartu dezakezu parte, proiektuarekin lotura dauzkaten ikasgaien bitartez. Modulua otsailaren amaieran hasten da eta 9 astez luzatzen da (maiatzera arte). Talde hauetan beste graduetako ikasleekin, proiektu errealetan lan egiteko aukera izango duzue.

Gizarte eragileak

Gizarte eragileak edozein enpresa, elkarte edota organismoei deitzen diegu, alegia, IKD GAZtE-rekin parte hartu eta erronkak luzatzen duten edozein entitate motari. Proiektuaren ibilbidean zehar, Emaus, San Markos Mankomunitatea, Goiener, Kala pié, Albaola, ONCE, Wini5, Helduak Adi, Erroak, Bilboko udala … izaera ezberdinetako elkarte eta enpresak izan ditugu. Aipatzekoa da baita ere, ipintzen dizkiguten erronkek hainbat ezaugarri dituztela komunean, esate baterako; Gradu ezberdinetako ikasleentzako erakargarriak, oinarri soziala eta betegarriak, bai denboran baita eduki aldetik ere.

Gizarte eragileen presentziari dagokionean, lau momentu garrantzitsu nabarmendu ditzakegu:

  • Modulu ekitaldiaren irekieran: entitatearen izenean datorren ordezkariak, enpresaren testuinguruan kokatu ondoren, bertatik dakarren erronka planteatzen du.
  • Lehenengo prototipoaren kontrastea egitean: IKD GAZtEk IKD Kide Berriak eta kide hauen  dinamizatzailea den pertsona, enpresaren errealitatea ikusi eta bizitzeko, taldea mobilizatzen du. Honela, taldearen lehen idei eta prototipoen kontrastea egiten da.
  • Bigarren prototipoaren kontrastea: Aurreko ebaluazioa eta gizarte eragilearengandik proposamenak jaso ondoren, bigarren momentuan erronkari erantzuteko azken  xehetasunak borobiltzen dira.
  • Ekitaldiaren itxiera: Ikasle parte-hartzaileek prozesuaren  nondik norakoak azaltzen dituzte eta eragileek planteaturiko erronkaren aurrean landu duten proposamena azaltzen dute.

Proiektuaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, IKD GAZtE bloga, edota sare sozialetan (Instagram, Facebook, Twitter) begirada bat botatzera  gonbidatzen zaitugu.