MAIZ EGINDAKO GALDERAK
- Oraindik ez nago GrAL edo MAL-ean matrikulatuta.
- Nire GrAL edo MAL-ean jasotakoa konfidentziala da.
- Zer gertatzen da i³ GAZtE Programan aurreikusten diren aurrez-aurreko saio horietara bertaratzearen eta enpresako praktika edo klaseak edukitzeagatik bateraezintasunik dudanean?
- GRaL edo MAL matrikula orain egin beharko al dut?
- Zer ulertzen da “kanpoko erakunde batekin elkarlanean aritzea” esaten denean?
- Nola errejistratu behar dut nire eskaera Erregistro Elektronikoaren bitartez?
- Baina soilik Erregistro Elektroniko bidez erregistratu al dezaket nire eskaera?
- Dagoeneko GRAL edo MAL defendatuta dut 2023/24 ikasturtean. Parte hartu al dezaket i³ GAZtEren deialdi honetan?
- Nire TFG edo TFMa UPV/EHUko ikerketa talde batekin egiten ari naiz, aurkez naiteke?
Oraindik ez nago GrAL edo MAL-ean matrikulatuta.
Lasai, ez dago arazorik eta. Dagoeneko Gradu Amaierako Lanarekin edo Master Amaierako Lanarekin hasi baldin bazara, baina matrikula egina ez baduzu ere, parte hartu ahal izango duzu. Proiektuaren tutoreak sinatutako II. eranskina aurkeztu beharko duzu, aipatutako proiektua dagoeneko martxan dagoela egiaztatzeko.
Nire GrAL edo MAL-ean jasotakoa konfidentziala da.
i3 GAZtE programan zehar, ez da eskatuko proiektu baten konfidentzialtasuna arriskuan jarriko duen daturik. Aitzitik, zure GrAL edo MAL lankidetzan egiten ari zaren erakunde horren aipamenak publikoa izan beharko du, baita proiektuarekin lortu beharreko helburuek ere. Ekitaldi publiko batean erakutsi ahal izango da zure lana (aurrez adierazitako konfidentzialtasuna zainduta). Baina proiektuaren nondik-norakoaz, helburuez edo bere ekarpena ulergarri egingo luketen beste daturik ezin bada adierazi, kasu horretan, ezin izango da beka honen onuradun izan.
Zer gertatzen da i³ GAZtE Programan aurreikusten diren aurrez-aurreko saio horietara bertaratzearen eta enpresako praktika edo klaseak edukitzeagatik bateraezintasunik dudanean?
i3 GAZtE Programan aurreikusitako prestakuntza saio guztietara joatea nahitaezkoa da, eta bertaratze ziurtagiriak emango dira. Hilean behineko saioak izango dira martxoan hasi eta ekainera bitarte. Egun batean ezin baduzu zure Campuseko prestakuntza saio batera joan, beste Campus bateko prestakuntza saiora joan ahal izango duzu. Aipatutako datak eta hitzorduen hainbanatzea i3 GAZtE Programan onuradun izango diren partaideekin adostuko da nolanahi ere.
GRaL edo MAL matrikula orain egin beharko al dut?
Ez duzu zertan. Gerta liteke egoera pertsonal ezberdinengatik, GRaL edo MAL-ean matrikulazioa beste garai batean egitea nahiago izatea, eta i3 GAZtE Programan parte-hartzeko eskaera unean, ofizialki, GRaL edo MAL-ea matrikulatu gabe egotea. Hori horrela, zure tutore edo zuzendariak sinatutako II. eranskina aurkeztu beharko duzu, proiektua dagoeneko martxan dagoela egiaztatzeko.
Zer ulertzen da “kanpoko erakunde batekin elkarlanean aritzea” esaten denean?
Borondatezko praktikaldi bati, curriculumeko praktikei, lanpostu bati edo bestelako erakunde batekiko partaidetza mota oro izanda ere, lankidetza horretatik eratorritako erronka bati zure, GRaL edo MAL-ak erantzuna emateaz edo ekarpena egiteaz ari gara.
Nola errejistratu behar dut nire eskaera Erregistro Elektronikoaren bitartez?
i3 GAZtE Programan parte hartzeko online eskaria bete ondoren, email bidez egiaztagiri bat jasoko duzu adierazitako posta elektronikoan. Mezu hori bera inprimatu eta ondoren, UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordeari helarazi behar diozu. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16. artikuluan adierazitakoaren arabera, egiaztagiri hori ezarritako epearen barruan aurkeztu behar da, ahal den guztietan UPV/EHUko erregistro elektronikoaren bitartez: https://egoitza.ehu.eus/es/registro-electronico. “Jasotzailea” atalean “Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetza” aukeratu behar duzu.
Kontuan izan, erregistro hori gauzatzeko, identifikazio elektronikoko sistema hauetakoren bat erabili beharko duzula.
a) Izenperen Erabiltzailearen Ziurtagiri Digitala
b) UPV/EHUko txartela (Izenpe)
c) NAN elektronikoa
d) Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalak emandako ziurtagiriak (FNMTCERES).
Baina soilik Erregistro Elektroniko bidez erregistratu al dezaket nire eskaera?
Ez. i3 GAZtE Programaren deialdian adierazten den bezala, I. eranskina beteta eta eskatutako dokumentazio guztiarekin batera beste era hauetako batean ere aurkeztu ahal izango duzu:
a) sektore publikoko edozein erakunderen gainerako erregistro elektronikoetan.
b) UPV/EHUko edo sektore publikoko beste edozein erakundetako erregistro gaietan laguntzeko bulegoetan bertaratuta, funtzionario publiko gaitu baten bitartez.
c) Posta bulegoetan.
d) Espainiak atzerrian dituen diplomaziako ordezkaritzetan edo kontsuletxeetako bulegoetan.
Dagoeneko GRAL edo MAL defendatuta dut 2023/24 ikasturtean. Parte hartu al dezaket i³ GAZtEren deialdi honetan?
Ez, defentsa eginda baldin baduzu, ezingo zenuke deialdi honetan onuradun izan.
Nire TFG edo TFMa UPV/EHUko ikerketa talde batekin egiten ari naiz, aurkez naiteke?
Ez, deialdi hau UPV/EHUko kanpoko erakundeekin elkarlanean ari diren proiektuentzat zuzenduta dago.