Klaustroa
Unibertsitate Klaustroa unibertsitate-komunitatearen ordezkaritza-organo nagusia da. Bere eskumenen esparruan hartutako ebazpenak lotesleak dira kide anitzeko gainerako organo guztientzat. Honako hauek osatzen dute: errektorea (klaustroko presidentea da), idazkari nagusia, gerentea eta unibertsitate-komunitateak hautatutako 240 pertsona. Ikasleek 53 ordezkari dituzte, eta bi urterik behin hautatzen dira.
Saioen garapena Klaustroko Mahaiak erabakitzen du. Organo horretako presidentea errektorea da, eta hiru talde hauen ordezkari bana dauka: Irakasleak eta Ikertzaileak, Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak, eta ikasleak.
Bere zereginen artean, hauek daude: UPV/EHUko estatutuak onestea, bere estrategia- eta hizkuntza-lerroak onartzea, Aldezle kargua beteko duen pertsona hautatzea, urteko memoria ezagutzea eta urteko jarduera-programa onestea. Horrez gain, gure ordezkariek ikasleen ordezkaritza hautatzen dute Gobernu Kontseiluan, Akademi Antolakuntza eta Doktoregoko Batzordean, Euskara Batzordean eta Estatutu Batzordean. Jakin ezazu hemen zeintzuk diren horien zereginak eta organo horietan nortzuek ordezkatzen dituzten ikasleak.
Gobernu Kontseilua
Gobernu Kontseilua UPV/EHUko organorik garrantzitsuena da, honako hauek onartzeaz arduratzen baita: Unibertsitatearen aurrekontuak, Unibertsitatearen arauak, ikasketa-planak, plan estrategikoak (esate baterako, Euskalduntze Plana) eta Unibertsitateko langileak.
Ezagutu hemen era sakonagoan Gobernu Kontseilua.
Estatutu Batzordea
UPV/EHUko Estatutu Batzordeak ardura hauek ditu: UPV/EHUko estatutuak egitea, aurkezten diren zuzenketen gaineko irizpena ematea gero Klaustroak onesteko, eta organo horren araudia egitea.
Gaur egun, hauek dira Estatutu Batzordeko ordezkariak: Sara Abad García eta Iñigo Ugedo Vicario.
Akademi Antolakuntza eta Doktoregoko Batzordea
Batzorde horren ardurak dira akademi antolakuntzaren eta doktoregoen arloko araudi-proposamenak egitea eta ikasketa-planak Gobernu Kontseilura eramatea, onets ditzan.
Hauek osatzen dute: jakintza-arlo bakoitzeko Irakasle eta Ikertzaileen hiru ordezkarik eta ikasleen 3 ordezkarik, horietako bat graduondokoa. Horren barruan, Doktoregoko azpibatzordea dago. Hauek osatzen dute: jakintza-arlo bakoitzeko ordezkari batek eta graduondoko ikasleak.
Klaustroak 2010ean onetsitako estatutu berriek (2011ko otsailaren 24an EHAAn) egitura berria ezarri dute, eta Batzorde hau bitan banatu dute. Batetik, Graduko Batzordea dago, eta, bestetik, Graduondoko Batzordea.
Gaur egun, Akademi Antolakuntza eta Doktoregoko Batzordean ikasleek duten ordezkaritza honako hauek osatzen dute:
Euskara Batzordea
Euskara Batzordeak ardura hauek ditu: unibertsitateko hizkuntza-politikari buruzko aholkularitza ematea, hizkuntza-plangintza Gobernu Kontseiluari proposatzea, onets dezan, edo urtean behin hizkuntza normalizatzeko neurriak ebaluatzea.
Euskara Batzordea honako hauek osatzen dute: Irakasle eta Ikertzaileen 10 ordezkarik, Campuseko Euskara Batzorde bakoitzeko ordezkari batek, ikasleen 3 ordezkarik eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileen ordezkari batek.