Gobernu Kontseilua
Gobernu Kontseilua UPV/EHUko organorik garrantzitsuena da, honako hauek onartzeaz arduratzen baita: Unibertsitatearen aurrekontuak, Unibertsitatearen arauak, ikasketa-planak, plan estrategikoak (esate baterako, Euskalduntze Plana) eta Unibertsitateko langileak.
Gobernu Kontseilua osatzen duten kideak nortzuk diren edo Kontseiluak zein erabaki hartu dituen jakin nahi baduzu, Idazkaritza Nagusiaren orrian begira dezakezu.
Organo honetako burua Unibertsitate Errektorea da, eta hainbat alorretako 50 kidek osatuta dago. Besteak beste, bost ikasle daude, eta ikasle horiek euren Campuseko Ikasle Kontseiluko eta UPV/EHUko Ikasle Kontseiluko kide dira:
Bizkaia | Gipuzkoa | Araba | Graduondokoen arlokoak | |
---|---|---|---|---|
Ordezkariak | Sara Abad García |
José Ignacio Pinto Pérez |
Gentzane Doistua López |
|
Alazne Celada Cubillas |
Gobernu Kontseiluak osoko bilkuran eta batzordeetan jarduten du. Beste egiteko batzuen artean, organo batzuk aukeratzeaz eta Gizarte Kontseiluari proposamenak helarazteaz arduratzen da.
Gizarte Kontseilua
UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak jendartea ordezkatu nahi du. Eusko Legebiltzarreko, Foru Aldundietako, sindikatuetako eta patronaleko kideek osatzen dute. Unibertsitatearen aldetik, honako kide hauek daude: Errektoretza Taldeko ordezkaritza, Irakasleen eta Ikerlarien ordezkari bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen ordezkari bat eta ikasleen ordezkari bat; azken horiek Gobernu Kontseiluak aukeratuak.
Gaur egun, ikasleen ordezkaria UPV/EHUko Gizarte Kontseiluan Iñigo Ugedo Vicario.
Organo horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, sar zaitez bere webgunean.
Unibertsitate Irakaskuntza Koordinatzeko Kontseilua
Organo hau Eusko Jaurlaritzaren mende dago. Sailburuak zuzentzen du, eta UPV/EHUko ordezkariek eta Hezkuntza Saileko ordezkariek osatzen dute era paritarioan.
UPV/EHUn eragina duten arau guztiei buruzko txostenak idazteko ardura du. Eta, besteak beste, honako gai hauek aztertzen ditu: titulazioak, Unibertsitate Plana eta bekak antolatzeko politika.
Ikasleen ordezkariak organo honetan UPV/EHUko errektoreak izendatzen ditu, Gobernu Kontseiluan dauden ikasleen ordezkarien artean. Gaur egun, ikasleen ordezkaria Unibertsitate Irakaskuntza Koordinatzeko Kontseiluan Iñigo Ugedo Vicario da.
Ekonomia Batzordea
Ekonomia Batzordearen egitekoak dira, besteak beste, honako hauek: aurrekontuen aldaketak aztertzea, eta, Gobernu Kontseiluari bidali aurretik, Unibertsitateak egin dituen esleipenen berri izatea.
Gaur egun, ikasleen ordezkaria Ekonomia Batzordean Iñigo Ugedo Vicario da.
Estatutuen Garapenerako Batzordea
Batzorde hau Estatutuen arauak garatzeaz arduratzen da. Hori dela eta, arau-proposamenak egin eta aurkeztutako zuzenketak aztertzen ditu, Gobernu Kontseiluari behin betiko proposamena bidali aurretik.
Gaur egun, ikasleen ordezkaria Estatutuen Garapenerako Batzordean Sara Abad García da.