Maialen Oiartzun Irastorza
Formakuntzako ikerlaria
-
Hezkuntza Zientzien Saila
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (Gipuzkoako Campusa, Donostia). -
Lehen Hezkuntzan graduatua (2017) eta Gizarte eta Hezkuntza Arloko Ikerketa Masterra (2018) Euskal Herriko Unibertsitatean.
Gaur egun:
Gaur egun, Hezkuntza Zientzien Saileko ikertzailea da, eta UPV/EHUko Ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko kontratua du. “Irakasleriarik hoberena kalitatezko eskolarako: irakaskuntzarako sarbide-ereduaren diagnostikoa eta proposamenak Euskal Hezkuntza Publikorako” doktore tesia egiten ari da, Idoia Fernández Fernández eta Alba Madinabeitia Ezkurraren zuzendaritzapean.
IkasGura ikerketa-taldeko kidea da 2020tik, eta egiten ari den doktorego-tesiaren ildoan ikertzen du: irakaskuntzan sartzeko ereduak, irakaskuntza-prestakuntza, irakasle profila eta identitatea, irakasleen garapen profesionala …
Ikerketa zientifikoa euskaraz zabaltzea helburu duen Jose Antonio Loidi Bekaren XIV. edizioa irabazi zuen 2018an, “Euskarazko irakurzaletasuna Irungo Udal Liburutegian” ikerketa-proiektuarekin (urte bete).