IKASGURA-HOME

Ikasgura

Ikasgura. 4. GIH: Kalitatezko hezkuntza

IkasGura. Hezkuntza aldaketa unibertsitatean, 2009. urtean hasi zen ikerketa talde bezala. Denboran zehar, Pedagogia, Psikologia, Soziologia, Medikuntza eta Arte Ederren arloko hogei ikertzailek baino gehiago taldean parte hartu dute. Kide guztiek Goi Hezkuntzaren esparruan, zentzu zabalean, ikerkuntzarako grina eta interesa partekatu izan dute. Arlo honetan ezagutzak sortzea eta erakundean bertan irakaskuntzarekin lotutako praktika onak sustatzea eta beste unibertsitate-testuinguru batzuetara transferitzea du helburu.

Hainbat urtez UPV/EHUk onartutako ikerketa-talde bat izan zen (GIU14/08 eta GIU 11/14), eta 2019an Euskal unibertsitate-sistemaren barruan ikerketa-talde finkatu gisa onartua izan da (B maila, IT 1348-2019 Eusko Jaurlaritza). Itziar Rekalde Rodriguez, Idoia Fernandez Fernandez, Ana Eizagirre Sagardia, Pilar Gil Molina, Alba Madinabeitia Ezkurra, Esther Cruz Iglesias eta Nagore Ibaibarriaga Revuelta ikerlariek osatzen dute. Gaur egun, formakuntzan ari diren bi ikertzaile ditu: Maialen Oiartzun Irastorza eta Aitor Mendia Urrutia, doktoretza aurreko kontratuekin, eta ikertzaile laguntzaile seniorrak, Pilar Ruiz de Gauna Bahillo eta Clemente Lobato Fraile, besteak beste.