Idoia Fernández Fernández
Ikerlari elkartu nagusia
-
Hezkuntza Zientzien Saila
Bilboko Hezkuntza Fakultatea (Bizkaiko Campusa, Leioa) -
Telefonoa: (+34) 94 601 4609
-
Posta elektronikoa: idoia.fernandez@ehu.eus
-
Web helbideak:
Gaur egun:
Idoia Fernández Fernández. (Portugalete, 1961) Hezkuntza Zientzietan doktorea da (1993), eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle titularra. Bilboko Hezkuntza Fakultatean eta Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean irakasten du. 40 artikulu zientifikoren, 5 libururen eta 35 liburu kapitulu baino gehiagoren egilekidea da. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta italieraz argiratu ditu lanak. Nagusiki, Euskal Herriko hezkuntzaren historiari, hezkuntzako eragileen prestakuntzari eta ikerketa kualitatibo zein partizipatiboari buruzko gaiak landu ditu, eta Ikastolen Elkartearekin edo Tknikarekin (Lanbide Heziketari aplikatutako ikerketa eta berrikuntza zentroa) aritu da lankidetzan.
Era berean, zenbait berrikuntza, garapen eta ikerketa proiekturen buru izan da goi mailako hezkuntzako irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren arloan, eta nazioarteko tesi bat zuzendu du arlo horretan; 2011az geroztik, UPV/EHUk aitortutako IkasGura: hezkuntza aldaketa unibertsitatean taldeko ikertzaile nagusia da. Irakasle bisitari gisa egonaldiak egin ditu honako unibertsitate hauetan: University of Nevada (Reno, AEB), Swinburne University of Technology (Melbourne, Australia) eta Macquarie University (Sydney, Australia). 2010az geroztik, UPV/EHUko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko (HELAZ) zuzendaria da. Unibertsitate Irakaskuntzako Estatuko Sareko (REDU) kidea da, baita izen bereko aldizkariko argitalpen taldeko kidea ere. International Society for the Scholarship of Teaching and Learning (ISSOLT) elkarteko Europarako lehendakariorde izan da 2016-2017an eta 2017-2021 bitartean UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren Errektoreordea.