plan estrategikoa 2022-2025 II.ardatza ikerketa eta transferentzia

II. Ardatza - Ikerketa eta Transferentzia

1. helburua

Diziplinaz gaindiko lankidetza sustatzea unibertsitatearen I+G taldeen artean.

Ekintzak

1.1. Ikertaldeetako datu base hiru eledun bat sortzea, lehentasunak, erronkak edo egitekoak errazago bilatzeko (Horizon Europe, ZTBP 2030, RIS3, GJH, etab.)

1.2. Euskampus Fundazioan elkarlana bultzatzea, diziplinen arteko lankidetza bultzatzeko.

1.3. Taldeen arteko diziplinaz gaindiko lankidetzarako deialdi publikoak bultzatzea.

1.4. UPV/EHUren ikergune propioak bultzatzea, baita haien harremana ere unibertsitatearen barruko beste antolakuntza unitate batzuekin eta haien parte hartzea unibertsitateko gobernantza organoetan.

1.5. Elkartzeko foroen sorrera bultzatzea, interes estrategikoko arloetan.

 

2. helburua

Bultzada bat ematea ikertalde gutxi edo ikerketa tradizio urria izanagatik kultura aberastasuna sortzen duten jakintza arloei, arlo horiek sendotuz eta egonkortuz.

Ekintzak

UPV/EHUn ikerketa tradizio urrikotzat hartutako arloen mapa bat egitea.

1.1. Arlo horietan merezimenduak baloratzeko irizpideak identifikatzea, UPV/EHUren berezko deialdietan kalitatezko adierazle gisa onar daitezen.

1.2. Prestakuntza edo dinamizazio ekintza espezifikoak inplementatzea, deialdietan talde horien partaidetza bultzatzeko, gidatzeko eta motibatzeko, bai eta merezimendu ebaluagarri berrien lorpenean orientatzeko ere.

 

3. helburua

Ikertalde berriak bultzatzea, eta ikertzaile berriei pizgarriak ematea, ikertzaile ibilbidearen eredu bat bultzatuz.

Ekintzak

3.1. III. Ikerketa Plana egitea.

3.2. Ikertaldeek lortutako arrakastei buruzko informazio kanpainak egitea, talde berrien sorrera bultzatzeko.

3.3. Unibertsitateko ikerketa ibilbidea gaur egungo araudira egokitzea, horren berri ematea, eta ikertzaile seniorren lekukotzen programa bat ezartzea, belaunaldi berrietarako erreferenteak sortzeko.

3.4. Langile berrientzako deialdiak egitea edo oraingoak egokitzea, ikertzaile nagusi modura ibilbidea has dezaten, emakume ikertzaileen lidergoa bultzatuz.

3.5. Human Resources Strategy for Researchers (HRS4R) estrategiaren garapena bultzatzea, zehaztutako Ekintza Planaren testuinguruan.

 

4. helburua

Ikerketa erronkak eta GJHen agenda (2030 EHUagenda) lotzea.

Ekintzak

4.1. GJHen ezagutza bultzatzea, eta gure deialdietan ikertaldeak helburu horiekin inplikatu daitezen sustatzea eta emaitzak ikusgai jartzea.

4.2. Gure unibertsitaterako lehentasunezkoak diren GJHei (adibidez, 14. GJH) lotutako deialdi espezifikoak egitea beste eragile batzuekin lankidetzan, edo daudenak egokitzea.

 

5. helburua

Bultzada bat ematea gizartearen kultura aberastasunean zuzeneko eragina duen ikerketaren aitortzari.

Ekintzak

5.1. Gizartearen eskaera aintzat hartuta, ezagutza dibulgatzeko lanetan ikertzaileen inplikazioa bultzatzea eta aitortzea.

5.2. Alfabetatze zientifikoko programetan (Horizonte Europa, FECYT, etab.) parte hartzea bultzatzea, gizartea gure ikerketen garrantziaz jabetu dadin.

5.3. Dibulgazio zientifikoa merezimendu gisa txertatzea gure deialdietan, eta transferentziako seiurtekoen eskaera bultzatzea.

5.4. Ikerketa eta transferentziaren gizarte inpaktuaren neurketa eta ikusgarritasuna bultzatzea, jakintza arlo guztietan.

 

6. helburua

Ekintzailetza eta ezagutzaren transferentzia sustatzea.

Ekintzak

6.1. Jarduerak antolatzea, jabetza intelektual gisa erregistratu daitezkeen, kontratuak sor ditzaketen edo ekintzailetza eta enpresen sorrera erraztu ditzaketen emaitzen inguruko informazioa eta sentsibilizazioa lantzeko.

6.2. Prestakuntza ekintzak egitea, gure unibertsitateak ezagutza sortzeko eta transferitzeko erakunde gisa betetzen duen papera balioan jartzeko, erabilera partekatua (Open Access, Creative Commons, etab.) eta emaitzen lizentzia sustatuz eta gizartean eta produkzio ehunean duen oihartzuna nabarmenduz.

6.3. Inguruko erakunde eta enpresekin (bereziki ETE, kluster eta enpresa elkarteekin) lankidetzan jardutea, gure ezagutza zabaltzeko eta gure eskaintza teknologikoaren eta Ikerketako Zerbitzu Nagusien (SGIker) kontratazioa eskaintzeko.

6.4. Gure deialdietan ikerketa emaitzak dibulgatzeko laburpen bat sartzeko derrigortasuna barneratzea, Komunikazio Bulegoak laburpen hori erabiltzeko aukera izan dezan.

 

7. helburua

Kanpoko aliantzak indartzea, tokikoak nahiz nazioartekoak.

Ekintzak

7.1. Gure ikertzaileek parte hartzen duten nazioarteko plataformei eta erakundeei buruzko informazioa zabaltzea eta partekatzea.

7.2. Tokiko eta nazioarteko partzuergo eta sare egonkorren sorrera bultzatzea, I+G+Bko proiektu lehiakorretan parte hartu ahal izateko, esate baterako, ZTBES esparruan (batez ere, BERCak eta Ikerketa Sanitarioko Institutuak), Euskampusen, Euroeskualdean, ENLIGHTn edo antzeko beste batzuetan.

7.3. Europako partenariotzak bultzatzea eta Europa Horizonte Programaren ekimen handietan parte hartzea, politika proaktiboak ezarriz, UPV/EHUko ikertzaileek proiektu horietan lider edo koordinatzaile gisa parte hartzeko aukera izan dezaten.

7.4. SGIkerrak bultzatzea eta, hala behar bada, estatutako eta nazioarteko sareetan sartzea.

7.5. Ikerketako harremanak bultzatzea UPV/EHUren Latinoamerikako Sarearekin.

 

8. helburua

Gure unibertsitateak eginiko bikaintasun ikerketaren ikusgarritasuna bultzatzea nazioartean.

Ekintzak

8.1. Gure unibertsitatearen nazioarteko ikusgarritasuna bermatzea, ranking nagusietan gure posizioa hobetuz eta webgunearen ingelesezko edukiak eta sare sozialetan gure parte hartzea areagotuz.

8.2. ADDI gordailu instituzionalaren sarbidea eta erabilera zabaltzea eta erraztea, baita ingelesez ere.

8.3. Ikertzaileak identifikatzeko sistema bibliometrikoen erabilera sustatzea (ORCID, WOS, Scopus, etab.).

8.4. Nazioarteko aipamena duten doktorego tesiak egiteko laguntza politikak sustatzea.

 

9. helburua

Euskaraz eginiko ikerketa sustatzea, eta beste hizkuntza batzuetan egindakoak euskaraz zabaltzen eta egokitzen laguntzea.

Ekintzak

9.1. Euskarazko hedabideekin lankidetza hitzarmenak formalizatzea eta berritzea.

9.2. Euskarazko jarduera aitortua duten antolakuntza unitateak edo erakundeak babestea.

9.3. Euskara/ingelesa ele biko argitalpen zientifikoak bultzatzea, gehienbat haien edizio digitalean.

 

IKERKETA ETA TRANSFERENTZIA ARDATZAREN ADIERAZLEAK

  • Jasotako baliabide ekonomikoak.
  • Jakintza arloen araberako taldeen %.
  • GJHrekin lerrokatzen diren taldeen kopurua.
  • Inpaktuen kopurua hedabideetan.
  • Transferentzia bidezko sarrerak (€).
  • Sortutako Spin-off kopurua.
  • Tesi industrialen kopurua.
  • Nazioarteko aipamena duten tesien kopurua eta %.
  • Patente eta lizentzien bidezko sarrerak (€).
  • Indexatutako argitalpenak (WoS eta/edo SCOPUS).
  • Posizioa Shangaiko rankinean.
  • Euskarazko tesien kopurua eta ehunekoa.