per_raquel_fernandez

Raquel Fernández

(Irakasle Agregatua)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Raquel Fernándezek 2004. urtean Kimikako (Makromolekulak espezialitatea) ikasketak burutu zituen Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Donostiako Kimika Fakultatean. 2004ko urrian Leonardo da Vinci 6 hilabeteko beka jaso zuen Toulouseko (Frantzia) Koordinazio Kimika Laborategian (LCC/CNRS) lan egiteko. 2005. urtean Donostiako Eskola Politeknikoko (UPV/EHU) Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko `Materialak + Teknologiak´ Taldean hasi zen lanean UPV/EHUko doktoretza-aurreko bekari esker eta 2009. urtean Doktore titulua eskuratu zuen UPV/EHUtik. Tesi proiektua induzitutako birrefrigentzia itzulgarria duten azobentzeno kromoforoak dituzten epoxi materialen garapenean oinarritu zen, Iñaki Mondragon Katedradunaren eta Mar del Platako (Argentina) Unibertsitate Nazionaleko Patricia Oyanguren Doktorearen zuzendaritzapean, azken horretan 2 hilabeteko ikerketa egonaldia burutu zuen ikerlariak. 2011. urtean UPV/EHko 2 urteko doktoretza-ondoko beka lortu zuen azobentzenoak dituzten blokezko kopolimeroetan oinarritutako materialen garapenean lan egiteko Iñaki Mondragon Katedradunaren eta Agnieszka Tercjak Doktorearen zuzendaritzapean. 2012. urtean Montrealeko (Kanada) McGill Unibertsitatean (Kimika Sailan) 3 hilabeteko ikerketa egonaldia burutu zuen, Christopher J. Barrett Doktorearen zuzendaritzapean.

Ikerketa

Egun, berak `Materialak + Teknologiak´ Taldean irakasle eta ikerlari bezala lan egiten du. 36 artikulu zientifiko baino gehiago eta bi liburu kapitulu argitaratu ditu. Gainera, 26 ikerketa proiektuetan eta 44 konferentzia nazional eta nazioartekoetan parte hartu du. Bere ikerketa lana induzitutako birrefrigentzia itzulgarria duten azobentzeno duten materialen garapenean oinarritzen da. Zehazki, ikertzen dituen materialak dira: sistema epoxiak, blokezko kopolimeroak, sistema termoegonkor nanoegituratuak, nanokonpositeak, eta kitosanotan oinarritutako film multigeruzak.