Oihana Gordobil Goñi
Web helbidea
Biografia
Oihana Gordobilek Ingeneritza Kimika Industrialeko graduko ikasketak Gipuzkoako Ingeneritza Eskolan (UPV/EHU) jaso zituen 2011n eta Unibertsitate berean Doktore titulua eskuratu zuen 2018 urtean Material Berriztagarrien Ingeniaritza arloan. 2020an, Wood Modification taldean hasi zen Innorenew CoE (Eslovenia) ikerketa zentroan eta 2021ean Marie Skłodowska-Curie doktorego-ondoko beka bat lortu zuen, BIO4CARE proiektua burutzeko, azala zaintzeko produktuetan eta eguzkitako kremetan aplikatzeko ligninan oinarritutako osagai eraginkor eta funtzio anitzeko bat garatzea helburu zuena. 2023. urtean, Ramón y Cajal Kontratua lortu zuen esta Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Saileko 'Materialak + Teknologiak' taldean hasi zen lanean.
Ikerkuntza
Bere ikerketa lana material berriztagarrien ingeniaritzaren eta biofindegiaren prozesuen eremuan oinarritzen da, arreta berezia jarriz ligninaren berreskurapen jasangarrian eta azpiproduktuak eta/edo industria-hondakinak garapenerako balio erantsi handiko konposatu bilakatzean osagaiak, formulazioak eta materialak biooinarrituak. Bere interes zientifikoa espektroskopia, aldagai anitzeko datuen analisia (MDA) eta material lignozelulosikoekin eta haien osagaiekin lotutako kimikan ere oinarritzen da, propietateak sailkatzeko eta iragartzeko metodologia analitiko alternatiboak garatzeko. Bere ikerketa zientifikoaren kalitatea ingeniaritza kimikoaren eta materialen zientziaren alorreko goi-mailako aldizkarietako 32 artikulu zientifikok bermatzen dute, Scopus-en 1.162 aipamen bilduz (h-indizea 17). Nazioarteko 30 konferentzia baino gehiagotan parte hartu du. Era berean, Europar Batasunak, Espainiar Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatutako 14 ikerkuntza proiektutan (3 ikertzaile nagusi gisa) aktiboki parte hartu du.