Laura Vignau

Laura Vignau

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Laura Vignau Arsuaga Kimikan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Kimika Fakultatean 2018an. 2019an “Kimika Sintetiko eta Industriala” master ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Ondoren, kalitatezko teknikari gisa lan egin zuen enpresa batean.

2021eko irailean ikerlari lanetan hasi zen Gipuzkoako Ingenieritza Eskolako Ingenieritza Kimiko eta Ingurugiro Saileko ‘Materialak + Teknologiak' (GMT) taldean. Egun, doktorego tesia egiten ari da Nagore Gabilondo eta Arantxa Eceiza doktoreen zuzendaritzapean Eusko Jaurlaritzak finantziatuta.

Ikerketa

Laura Vignau Arsuaga “Nekazaritza-hondakinen erabilpena elektrohilatu bidezko nanozuntz bioaktiboen sareen garapenerako eta plastikoen biosintesirako” doktore-tesia egiten ari da. Bertan, biodegradagarriak diren hainbat polimero erabiliko dira, beti ere ingurumeneko kaltea minimizatuz.