Itziar Adarraga
(Irakasle Agregatua)
Web helbidea
Biografia
Materialetan Ingeniaria eta Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatetik. Ingeniaritza Mekanikoa Saileko irakaslea Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan. Irakaskuntza jarduerari dagokionean, Industria Egiturak eta Eraikuntzak irakasten dut Ingeniaritza Mekanikako Graduan eta Egituren Teknologia I eta Eraikuntzak irakasgaiak Ingeniaritza Zibileko Graduan.
Ikerketa
Ikerkuntzari dagokionean, Euskal Herriko Unibertsitateko Materialak+Teknologia/Materialen Mekanika taldean ikertzen dut. Nire ikerkuntza ildoa Elementu Finituetan eta bere aplikazioa material konpositeetan oinarritzen da.