Garazi Berra

Garazi Berra

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Garazi Berra Gonzálezek Kimikako Gradua lortu zuen Zientzia eta Teknologia Fakultatean (2019) eta, ondoren, Material Berriztagarrien Ingeniaritzako Masterra egin zuen Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (2020), biak Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2021eko urtarrilean, UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumena Saileko "Materialak + Teknologiak" (GMT) Ikerketa Taldean sartu zen, 2022ko iraila arte Ikertzaile kontratatu gisa Eusko Jaurlaritzak finantziatutako SKINBIZI ikerkuntza proiektuan (KK-2020/00053). 2022ko urrian, Euskal Herriko Unibertsitateak eskeinitako doktorego aurreko beka bat lortu zuen. Doktoretza egiten ari da lotura kobalente dinamikoetan oinarritutako biomaterial berrien garapenean oinarritzen dena, Gabilondo eta Eceiza doktoreen zuzendaritzapean.