Aitor Arbelaiz
(Irakasle Agregatua)
Web helbidea
Biografia
Donostiako Kimika Fakultatean lizentziatu zen 1998 urtean makromolekulak espezialitatean. Doktoradutza Donostiako Eskola Politeknikoan lortu zuen 2006. urtean, Iñaki Mondragon Egañaren zuzendaritzapean. Gaur egun, Material berriztagarrien ingeneritzako master ofizialean eta graduko desberdinetan eskolak ematen ditu Gipuzkoako Ingeneritza eskolan.
Ikerketa
Bere ikerketa hildoa zelulosaz indartutako bio(nano)konpositeen sintesiarekin lotuta dago. Aztertzen dituen matrizeak, PLA, almidoi termoplastikoa eta gelatina dira besteak beste. Hainbat ikerketan parte hartu du (eskualdeko, estatuko eta Europa mailakoak). Nazioarteko aldizkarietan 25 argitalpen ditu, JCR indexatutakoak, eta lau liburu atal argitaratu ditu, gainera gaur egun bi doktorego tesi zuzentzen ditu.