Ainara Saralegi

Ainara Saralegi

(Irakasle Agregatua)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Material Berriztagarrien Ingeniaritzan doktorea (2013, UPV/EHU), nazioarteko doktore tesiaren aipamen bereziarekin eta UPV/EHUko doktorego sari bereziarekin. Gaur egun Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Departamentuan Irakasle Agregatu gisa jarduten du. Tecnalia Research & Innovation fundazioan lan egin zuen ikertzaile teknologo gisa (2018). 2017. urtean, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Organikoa II departamentuan egin zuen lan, lan kontratuko bitarteko irakasle gisa. Eusko Jaurlaritzaren eskutik lortutako doktoretza ondoko bekari esker (2015-2016), Johan Foster doktorearen ikerketa taldean (Advanced Materials Group) lan egin zuen doktoretza ondoko ikertzaile gisa, Virginia Tech unibertsitatean (Virginia, USA). 2014. urtean, doktoretza ondoko ikertzaile gisa lan egin zuen Bragançako Institutu Politeknikoan (Portugal), Filomena Barreiro doktorearen gidaritzapean. Tesia burutzen ari zen bitartean (2010-2013), 3 hilabeteko egonaldi bat egin zuen Suitzako Adolphe erkle Institutuan, Christoph Weder eta Johan Foster doktoreen gidaritzapean. Eskualdeko, nazioko eta/edo Europako deialdietako 15 proiektutan baino gehiagotan aktiboki parte hartu du, horietako bitan IP gisa. 23 ikerketa artikulu (Hirsh faktorea=18, 1100 aipu baino gehiago) eta liburu kapitulu bat argitaratu ditu. 40tik gora konferentzia nazional zein internazionaletan hartu du parte. Bere ikerketa lana sistema polimeriko berrien diseinu, sintesi, egitura-propietateen arteko erlazio eta aplikazioen azterketan oinarritzen da, batez ere jatorri berriztagarrietatik eratorritako materialetan.

Ikerketa

Doktoretza aurreko ikerketan poliuretano termoplastikoen sintesian eta karakterizazioan espezializatu zen, baita nanokristalen isolamenduan eta bionanokonpositeen sintesian ere. Sintetizatutako material berri hauek hainbat estimuluren aurrean zuten portaera aztertu zuen, material hauen bideragarritasuna analizatuz. Gaur egun, bere ikerketa, sistema polimeriko berrien, bereziki material bereiztagarrietan oinarritutako materialen eta/edo material birziklagarrien, diseinuan, sintesian, egitura-propietateen arteko erlazioan eta aplikazioan oinarritzen da.