inf_objetivos

Helburuak

  1. Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboa lantzea eta bere inguruko ikerketa zientifikoa bultzatzea, eta baita Unibertsitate arloan eta gizartean orokorki gai honekiko interesa piztea.
  2. Ikastaro espezialdu eta 3. zikloko programen bidez EHU/UPVko ikasleen heziketa zientifikoan parte hartzea.
  3. EHU/UPVko Sail ezberdinetan bere gaiekin erlazionaturik ekintzak antolatzen direnean parte hartzea.
  4. Gai hauen inguruko ezagupena zabaldu eta garatzeko helburua duten bilkura zientifiko, ikastaro, jardunaldi eta hitzaldiak antolatzea.
  5. Beste Institutu eta Unibertsitateetako irakasle, ikertzaile eta ikasleekin hartuemanak erraztea, kanpaina bateratu eta amankomuneko proiektutan parte hartuz.
  6. Erakunde publiko nahiz pribatuekin elkarlanean aritzea, ebazpen, txosten eta izaera orokorreko aholkularitza lanak eginaz, eta orokorrean, gure inguruan sortzen diren azaroei azalpenak ematea.
  7. Bere eginkizunen arloan sortzen diren berrikuntzatara iritsi ahal izateko bidea, arlo honetan mugitzen diren langileei erraztea.
  8. Bere ikerketa eta irakaskuntza gizartean zabaltzeko ahaleginak egin, Euskal Herriko nahiz kanpoko pertsona interesatuei bere ateak irekiz.

Helburu hauek pixkanaka ari dira betetzen, Institutuko kide direnei eta eginiko eskaintzetan parte hartzeko borondatea duten guztiei hainbat zerbitzu emateko helburuarekin, GEZKIk garatzen dituen hainbat eta hainbat ekintzen bidez hain zuzen. Barne ikuspuntu batetik, GEZKIk Kooperatibismo eta Gizarte Ekonomian espezialdutako liburutegiko dokumentuak jartzen ditu Institutoko kide direnen eskura. Era berean, aholkularitza eta informazioa eskaintzen ditu GEZKIk, ikerketa lanak, proiektu akademikoak, nazioarteko harremanak, erakunde publiko eta pribatuekin nahiz ikertzaileekin interesdun kontaktuak etabar errazteko.