Antolaketa
GEZKIko oinarrizko ordezkapen organu nagusia Institutuko Kontseilua da eta Institutuko erreglamenduaren arabera GEZKIko zuzenbide osoko kide gisa onarturik dauden guztiek osatzen dute. Bigarren organua GEZKIko Zuzendaritza, kudeaketa eta ordezkapen organua da, eta Zuzendari eta Idazkari osatzen dute. Zuzendari taldea, gaur egun EHU/UPVn indarrean dagoen hauteskunde arauadiaren arabera da hautatua.
2022ko abenduak 20an ospaturiko Hauteskundeen ondorioz, hautatua suertatu zen Zuzendari Taldea eta honako kideek osatzen dute:
Zuzendaria
- Aitziber Etxezarreta Etxarri
UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua saileko Irakasle Agregatua
Idazkaria
- Julen Izagirre Olaizola
UPV/EHUko Finantza Ekonomia II saileko Irakasle Agregatua