Presentación

Aurkezpena

GEIFI taldearen helburu orokorra onddo-infekzio inbaditzailearen ikerketa da. Gaixo immunokonprometituek izaten duten arazo garrantzitsuenetako bat da. Gaia zabala denez eta ikuspegi ugaritatik lan daitekeenez, taldeak, funtsean, gizakiarengan infekzio inbaditzaileak eragiten dituzten onddoen biologiaren ikerketa du ardatz. Hala, mikosi horien patogenia ulertu eta bere diagnosi eta tratamendua optimizatu ahalko ditu.  

Ikerketa-taldea UPV/EHUko Ikerketa Talde Finkatua da, eta Eragingarritasun handiko talde gisa aintzatetsi du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Azken urteotan, askoren ikerketa-ibilbidea eta hainbat erakunderen finantzaketa jarraitua egiaztatu ditu (UPV/EHU, MEC, FIS, Eusko Jaurlaritza eta Europar Batasuna).